AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA ORDIZIARA DATOR

Zortzi dantzari lehiatuko dira hiru dantzekin

Gipuzkoar erara  ospatuko da Aurresku Txapelketa Nagusia Ordizian, Udalak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Amets Bide dantza taldea elkarteak antolatuta. Larunbat honetan  19:00etan hasita  Plaza Nagusian lehiatuko dira zortzi dantzari. Donostian eman dute ezagutzera Foru Aldundiko, Ordiziako Udaleko, Dantzarien Biltzarreko eta Amets Bideko ordezkariek.

Orain arte  Euskadiko bi txapelketak egiten ziren, sexuaren arabera banatuta. Gipuzkoar Aurreskuarena, gizonezkoei zuzenduta zegoen eta Soinu Zaharrena, berriz, emakumezkoei. Aurten bi txapelketa horiek batu eta AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA antolatuko da. Bertan, 15 urtetik gorako dantzariek parte har ditzaketelarik. Beraz, txapelketa bakarra, mistoa eta garaile bakar batekin.

Parte-hartzaileak hauek izango dira:

1 Nahia Lopez LEGAZPI

2 Iker Belintxon LEZO

3 Beñat Salegi ERRENTERIA

4 Idoia Narbaiza LEGAZPI

5 Elixabet Larrañaga VILLABONA

6 Asier Rios ERRENTERIA

7 Katerin Artola OIARTZUN

8 Irati Olaizola LEGAZPI

 

Epaimahaia

Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatu du eta Jose Luis Vallejok,  Nahikari Vizuetek eta  Izar Etxeberriak osatuko dute. Epaileek, kontutan hartuko dituzte; alde batetik, pausoak eta bestetik, Gipuzkoako dantzen koreografiak sortzeko bete beharrezko arauak (simetria eta zailtasunaren progresioa).

Berrikuntza ere izango da musika arloan. Orain arte, dantzariek, txistularien laguntzarekin dantzatu dute. Aurten, soinu zaharra, txistuz eta esku soinuz dantzatu beharko dute. Aurkez aurkea edo desafioa eta Zortzikoa, berriz, txistuz soilik.

Ordiziko txistulariek lagunduko dute. Txistu lehena: Ana Lekuona da; Txistu bigarrena, Nerea Leturia;  Silbotea, Ana Insausti;  Atabala, Gorka Ormazabal. Ordiziarra da baita Aitor Furundarena soinujolea.

Dantzariek hiru dantza hauek eskaini behar dituzte:  Aurkez aurke edo desafioa  (Gipuzkoako edozein); Soinu Zaharra (ehun dukat, ehun ta bikoa edo graziana) eta Zortzikoa (interpretazio librekoa).

Lehen saria  “PATXI EPELDE” izeneko Sari Nagusia izango du. Sari hau irabazlearen herriko udaletxean gordeko da hurrengo edizioa ospatu arte. Udala Trofeoaren jabe izateko, ohikoa denez, parte-hartzaile berak hiru aldiz jarraian edota bost aldiz txandaka irabazi beharko du txapelketa. Garaileak  Ordiziako Udalaren Trofeoa, GIPUZKOAKO EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRAren Trofeoa,  Txapela eta  400 euro irabaziko ditu.  Trofeoa eta 300 euro bigarrenak,  Trofeoa eta 200 euro hirugarrenak eta diru-sariak gainontzekoek.

 

JESUS MARI GARATE GOGOAN

Txapelketa honek Ordizian ospatzeko ezinbestekoa izan da Jesus Mari Garateren parte-hartzea. Bera izan baitzen, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak  txapelketa bateratua egitekoa asmoa ezagutu zuenean. Une aproposa zen, kontutan izanda Ordiziako hiribilduaren sorreraren 750. Urteurrena dela eta Amets Bide taldeak duela 150 jaio zen Jose Lorenzo Pujana dantzari ordiziarra gogoratzeko ekitaldiak antolatzea nahi izan duela.  Gauzak horrela, hau Ordizian egin ahal izateko, Garatek Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra, Amets Bide Taldea eta Ordiziako Udalak elkartu zituen.

Beraz, hirurak bat egin eta elkarlanean aritu dira urtean zehar txapelketa aurrera eraman ahal izateko. Zoritxarrez, Jesus Marik ez du egun horretan lagunduko, apirilean zendu baitzen.

ordizia lab

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik