SUJETOENEA ETXEAREN SUTEAREN HISTORIA

Gaueko bisita Ordiziako historiara, larunbatean, 22:00etan, D'Elikatuz gunean hasita

Oraingo honetan Gure Iragana Elkartea gaueko bisita batekin dator eta  protagonista nagusia Sujetonearen historia izango da. Gauak bere historiaren nondik norakoak girotuko dizkigu eta ez dira faltako hainbat bitxikeria eta kontakizun. Bisita D´elikatuz zentrotik hasiko dugu eta hiribilduko Kale Nagusian murgilduko gara pixkanaka gure protagonistara iritsi arte.

Gaueko bisita honek XVI-XVIII. mendeko gizartera hurbilduko gaitu Sujetoenea etxeak 1738ko urtarrilaren 28an jasan zuen sutea ardatz hartuta. Honela, bidean garaiko lapurreta, liskar, istilu eta hilketei buruz hitz egingo dugu, garaiko joan-etorri handiko Villafrancaren errealitatea erakustera emanaz.

Beraz, behin gure protagonistara iritsi ondoren bere historia, istorio eta eraikinaren garapena landuko ditugu. Honela, gure hiribilduan nabarmena den eraikin bat ilunetik eta gaueko giroaz baliatuz ezagutzera emango dugu. Honenbestez, gonbidatuta zaudete larunbat honetako, hilak 7ko, gure bisitara. D´elikatuz zentroan itxarongo zaituztegu gaueko 10:00etan puntuan bisita xarmadun honi hasiera emateko. Bisita elebiduna izango da eta ordu beteko iraupena izango du.    

ordizia lab

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik