OSTEGUNEAN HASIKO DIRA ORDIZIAKO SETIOAREN JARDUNALDIAK

Ostegunetik igandera hitzaldiak, bisita gidatua eta antzezpen historikoa

Ostegunean hasiko dira 1835eko hartan liberala zen Villafrancako karlisten  setioaren inguruko jardunaldiak. Hitzaldiak, bisita gidatua eta setioaren antzezpen historikoa izango dira egun hauetan burutuko diren ekintzak.

Ostegunean Maribaratza kanoia izango da protagonista eta ostiralean  C.F. Henningsen britainarra, setioaren lekukoa; larunbatean eta igandean setioaren antzezpen historikoa burutuko da Barrena parkean eta erdigunean eta  igandean setioaren inguruko bisita gidatua egingo da D’Elikatuz abiatuta.

Ostegunean, Maribaratza kanoia hitzaldia.Gaur egun hiribildu eta hiriak irudikatzen dituzten armarri askok iraganean zuten esanahia era batean edo bestean galdu egin dute, eta asko logotipo sinplifikatu bat izatera igaro dira. Ordiziaren kasuan ez da salbuespen bat izan eta gure lurraldeko beste hainbat lekutan bezala, bere armarria eta bere jatorrizko elementuak eraldatuak izan dira.

Garai batean armarri batek ez zuen berezkoa zuen izena eta ospea irudikatzen soilik, harrotasunaren arrazoi bat ere bazen.  Beraz, ez da kasualitatea mota honetako elementuak sarreretan (harresia), elizetan, udaletxeko aurrealdean edota eraikin publikoetan aurkitzea.  

Gure hiribilduari dagokionez, behintzat XVIII. mendetik, nabarmendu zen elementua “Maribaraça” kanoia izan zen. Aipatu behar da udal armarriaren parte ere bazela. Nahiz eta bere jatorria ezezaguna izaten jarraitu, “ganado por los naturales de esta Villa en una victoria que consiguieron en tiempos antiguos” (1799), paper garrantzitsua izan zuen hiribilduko ospakizun eta festetan, bere salbekin batera ordiziarren nortasunaren eta harrotasunaren sinbolo bihurtuz.

Udaletxean, orduko agintariengatik arreta handiz gordea eta zaindua, bere aipuak nabarmenak dira garaiko udal hitzarmen liburuetan, bereziki XVIII. mendekoetan.

Villafrancari kanoi honek eginiko azkeneko zerbitzua 1835eko setio karlista izan zen. Bertan erresistentzia liberalaren dudagabeko protagonista eta funtsezko tresna bihurtu zen. “Maribaraça” kanoiaren galerak ordea ez zuen herriaren eta kanoiaren arteko lotura berezi honen suntsipena suposatu eta udaletxeak bere armarrian elementu hau mantendu zuen oroitzapen modura XX. mende amaiera arte. Azken mende honetan gure protagonistak Ordiziako historiarekin zuen loturaren oroitzapena hainbestekoa zen non 1930. urtean udalak kale bat eskaintzea erabaki zuen.

Ostiralean Mikel Alberdi Sagardiaren (Zumalakarregi Museoa) eta   Xabier Irujo Amezagaren (Nevada Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroa)  “Karlisten 1835.eko Ordiziako setioaren lekukoa: C.F. Henningsen” hitzaldia emango da eta ekitaldian Irungo Anaka Kofradiaren xirulen eta danborren bandak parte hartuko du ere. Ekitaldia amaitutakoan Banda bera alde zaharrena zehar artiuko da desfilatzen. Ostiraleko arratsaldean konpainia batzuk gerturatuko dira Ordiziara eta kanpamendua hasiko dira muntatzen Barrena Parkean.

Eta larunbatean eta igandean hauxe izango da egitaraua:

Maiatzak 19, larunbata

10:00-13:00h.: Parte-hartzaileen etorrera eta unitateen aurreko formazioa eta instrukzioa.

11:00 h. Barrena parkea. Tropa karlisten kanpamentuaren muntaketa.

13:00 h.: Taldeen desfilea herri erdigunean, Beti Argi Musika Bandarekin batera.

17:00 h.: Ofizialen bilera kanpamenduan.

18:00 h.: Barrena Parkea. Hiriaren setioa. Karlisten etorrera eta lehenengo borrokatxoak. Karlistek kanoiak baterian jartzen dute. Bonbardaketaren hasiera. Lehen eraso saiakera. Liberal garnizioak erasoari eutsi. Karlisten atzera egitea. Espartero jeneral liberala laguntza taldearekin hurbiltzen denaren berria.

Maiatzak 20, igandea

11:00 h. D’Elikatuz. Hitzaldia eta bisita gidatua. “1835ko setioa”. Hizlariak: Nerea Garmendia eta David Cano (Gure Iragana taldea)

11:00 h.: Herri erdigunean Anakako (Irun) txirula eta danborren bandaren diana.

12:00 h: Barrena Parkea. Eraso berriaren prestaketa. Bonbardaketa artileroa eta eraso zutabe posizioan jarri. Deskargan Espartero jeneralaren  porrotaren berria. Ofizial preso bat bidaltzen zaio garnizio liberalari laguntza ez dutela izango berriarekin. Garnizioaren errendizioa.

Bi bandoen adiskidetasun amaierako ekintza. Desfilea Plaza Nagusirantz.

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik