1835ko VILLAFRANCAKO SETIOAREN ERREKREAZIOA EGINGO DA DATORREN ASTEAN ORDIZIAN

Gipuzkoa, Araba, Madril, Aragoi, Asturias eta Frantziako elkarteek hartuko dute parte

Ordiziaren sorreraren 750.urteurrenaren ospakizunen barne, maiatzaren 17tik 20ra bitartean, 1835 urteko Villafrancako SETIOAren antzezpena izango da. Hilaren 17 eta 18an hainbat historia hitzaldi, eta 19 eta 20an, hitzaldi eta bisitez gain, hiriaren setioaren antzezpena egingo dira. Honen berri eman dute DonostianMari Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendariak, Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateak, Joseba Aranburu Ordiziako kultura zinegotziak eta  Jose Maria Tuduri Errekrezioaren koordinatzaileak.

Ordiziak bere fundazioaren 750.urteurrena du aurten, 1268an emandako ‘Hiri-gutunak’ edo Sevillako Eskubide bereziak dioenez. Hau dela-eta, ekintzez beteriko urtemuga prestatu da.

Urteurrenaren baitan antolatutako ekintzen artean, azpimarratu nahi den bat ospatzear dago: 1835. urteko SETIOA, maiatzaren 17an hitzaldi batekin hasiz eta 20an anztezpenarekin amaitzeko. Izan ere, lehendabiziko gerra karlistaren testuinguruan eta Villafranca bastioi liberal bihurtuta, hiribildu txikia gatazka honen gerra-leku bihurtu zen. Soilik 600 fusilekin eta Maribaratza kanoiarekin armatuta, liberal ordiziarrak tropa karlistei aste bat baino gehiagoz aurre egiteko kapaz izan ziren. Ia kanpoko laguntza gabe, ordiziarrek eraso karlistak ohore osoz defendatu zituzten. Ordea, Espartero jeneralaren tropen Deskargako porrota bezalako kanpoko faktoreak izan ziren ordiziarren errendizioaren arrazoia. Gertakari hau funtsezkoa izan zen Ordiziaren kapitulaziorako, Deba eskualdetik sartu ziren liberalen laguntza gabe ez baitziren kapazak izango karlisten aurreratzea eusteko.

Iragana aztertu, oraina ospatu eta etorkizuna proposatu

Hala, herriaren historiaren une hori aintzat hartu nahi da bereziki, Ordizia 750. urteurreneko ospakizunek badutelako helburu bat: iragana aztertzen laguntzea. Oraina ospatuz egiten da azterketa eta etorkizuna proposatzeko kontutan hartu beharko da.

Ostegunean hasi eta igandera arte luzatuko da SETIOAren programa, maiatzaren 17tik 20ra. Hitzaldiak, bisita gidatua eta setioari dagokion errekreazioa antolatu dira. Barrena parkea izango da agertoki nagusia larunbata eta igandean, eta bertan Villafrancako SETIOAren antzezpena ikusi ahal izango dute ikusleek. Larunbateko eta igandeko antzezpena bukatutakoan tropak desfilatzen Plaza Nagusira abiatuko dira.

Partehartzaileen artean leku askotako kideak daute. Batetik, Ordiziako BETI ARGI MUSIKA BANDA izango dugu. Gipuzkoar mailara zabalduz, bertan Irungo  ANAKA KOFRADIA danbor eta xirulen bandarekin, Tolosako ANDIA KULTUR ELKARTEA, Donostiako ABUZTUAREN 31 ELKARTEA, BLAS DE LEZO ELKARTEA, KAINONETAN eta URGULL HISTORIKOAREN ELKARTE KULTURALA izango ditugu baita Andoaingo MANUEL LARRAMENDI KULTUR BAZKUNA ere. Honetaz gain, herrialde guztiko kideak ere parte hartuko dute, Gasteizko “BATALLA DE VITORIA 1813”ko HISTORIAREN ERREKREAZIOAREN ELKARTEA, Madrileko GRUPO CHASSEURS eta ASOCIACIÓN HISTÓRICO-CULTURAL “VOLUNTARIOS DE MADRID, 1808 – 1814”,  Aragoiko VOLUNTARIOS, Burgoseko ASOCIACION DE AMIGOS DEL MUSEO MILITAR eta Asturiaseko ASOCIACIÓN DE RECREACIÓN HISTÓRICO CULTURAL. Gainera, frantziako presentzia ere izango dugu 3 BATAILLON DE CHASSEURS DES MONTAGNE taldearekin.

Ordiziar,  Goierritar eta baita Gipuzkoarrak ere, Ordiziara  gonbidatu dituzte ekitaldiez gozatzeko, herriko historia txikia denona baita.

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik