MUXIKA ANAIAK ERREGE KATOLIKOEN GORTEAN

MUXIKA ANAIAK ERREGE KATOLIKOEN GORTEAN. Gure Iragana taldearen eskutik hitzaldia D’Elikatuz gunean.Igandea , apirilak 15, goizeko 11:30etan

Jakina da Ordizia bere historia luzean pertsonai historiko handien sorterria izan dela eta gaur egun ordiziarrek era batean edo bestean ezagutzen dituzte pertsonai hauek. Lehengo otsaileko Ochoa Alvarez de Ysasaga Komendadorearen aurkezpenean ezarri genuen lerroa jarraituz, oraingo honetan pertsonai bat ekarri beharrean gure hiribildu txikiaren historian aro berri baten hasiera ekarri zuten anai –Muxikatarrak- talde batekin gatoz. Gudugarretako (Beasain) Muxika oinetxean ondorengoak eta XV mendean zehar jada Villafrancan kokatuta, Muxika anaiak beren aita eta aitonen karrera esanguratsuak bultzatuta ez zuten denbora asko behar izan haiek kabuz gailendu eta Errege Katolikoen gorteko goi karguak eskuratzeko. Baina batez ere gehien nabarmendu eta Ordiziako historiarentzat garrantzitsuena izan zena Martin de Muxica Komendadorea da.

Nahiz eta bere jaiotze data eta haurtzaroari buruz daturik ez izan, oso goizetik errege gortean aurkitzen dugu. Ezagutzen dugun bere lehengo lana Isabel eta Fernando Errege Katolikoen zerbitzari postua izan zen, baina 1496. urtetik aurrera izango da benetan ordiziar entzutetsu hau gailentzen hasiko den unea, orduan printzesa zen eta Gaztelako Juana I.a erregina bihurtuko zenaren Maestresala delakoa bihurtuz. Maestresala bezala lehengo urteak gaztelau gortetik urruti igaro zituen, izan ere, printzesa lagundu behar zuen eta Juana Borgoñako dukea zen Feliperekin ezkontzean, Flandesen (egungo Belgikan) bizitzen jarri zen. 

Denborarekin, Martin de Muxica Juanaren konfiantza irabazteaz gainera bere aita Fernandoren eta beste noble askoren konfiantza ere irabazi zuen, konfiantza honek garrantzi handiko kargu eta mandatuen jabe bihurtzea eragin zuen.

Nahiz eta frogatzea zaila den, gure zentzua erabiliz eta meritu osoz lortutako konfiantza eta kargu hauez baliatuz, 1512. urteko hiribilduaren sutearen ondorengo egunetan Villafrancaren historiarentzat funtsezko papera jokatu zuela uste dugu, 1512ko maiatzaren 18ko Gaztelako Juana I.a erreginaren azokaren pribilegioaren atzean egonik. Hau esanda, Martin de Muxica eta bere anaien bizitzaren inguruan gehiago jakin nahi? Ordiziako azokaren inguruko zer froga gehiago ditugun ikusi nahi? Jakin-mina baduzue eta nahiko ezezaguna den pertsonai honek erakartzen bazaituzte, apirilak 15eko eguerdiko 11:30etan zita bat duzue D´elikatuzen gurekin.

 

 

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik