ORDIZIAKO UDALAK EZ DITU ZERGAK ETA TASAK IGOKO 2015EAN
Era berean, hainbat hobaria ere onartu ditu Udalbatzak, behar gehien duten herritarrak aintzat hartuta
Ordiziako Udalak ez ditu 2015eko Zergak eta Tasak igoko. Atzo iluntzean egin zen osoko bilkuran hartu zen erabakia, Bilduren aldeko botoekin, eta EAJren eta PSE-EEren abstentzioarekin. Azken urteetan KPIaren araberako igoera soilik aplikatu du udalak zerga eta tasetan, baina, 2013ko abuztutik 2014ko abuztura KPIaren indizea negatiboa izan denez, 2015erako zergak eta tasak bere horretan uztea erabaki du. Horrez gain, eta behar gehien duten herritarren egoera aintzat hartuta, hainbat hobaria ere onartu ditu.