EH Bilduk eta Ordizia Orainek aurkeztutako eta onartutako zuzenketak ez ziren ezagutu osoko bilkuraren egunera arte, lehendik haiek ekarpenak ezagutzeko behin eta berriz egin ziren deialdiak gorabehera

Jose Miguel Santamaria: ‘Aurrekontua onartuko zela jakin bagenekien. Baino aurretik behin eta berriz ekarpenak eskatu eta Osoko bilkura arte ezagutu ez eta inposatutako emendakinei, ondorioak aztertu gabe, ez genien txekea zurian eman behar’

Ordiziako Udalak dagoeneko baditu 2018rako udal-aurrekontuak.Pasa den maiatzaren 21ean onartu ziren, osoko bilkuran, EH Bilduren eta Ordizia Orainen aldeko bozkekin.Udal gobernu-taldearen inbertsio-proposamenari, oposizioko taldeek osoko bilkuran zuzenketa partziala aurkeztu zuen.Gobernu-taldeak (zuzenketen bozketan abstentziora jo zuen), egoera horri buruzko bere jarrera ezagutzera eman die hedabideei, eta, aldi berean, gai honen inguruan oposizioko taldeek berriki egin duten agerraldiari erantzun dio.

Ordiziako alkate Jose Miguel Santamariak, hasteko, galdetu du: 'Irudika al dezakezue guk gure aurrekontu-proposamena osoko bilkurako egunera arte ez aurkeztu izana?Ba, horixe da oposizioak egin duena'. Alkateak gogora ekarri du oposizioak, 'beste behin ere', nahiago izan duela bere interesei lehentasuna eman ordiziarren interesen aurretik.'Ez diot hori onartu dituzten inbertsioengatik, maiatzaren amaierara arte aurkeztu ez izanagatik baizik.Helburua garbi izanik:gobernu-taldea ahultzea. Azarotik beretik eskatu genituen ekarpenak hainbat lantaldetan, gobernu-batzordetan eta bileratan.Gure burua eskaini dugu, modu guztietara, edozein kontu argitzeko eta akordiotara iristeko; izan ere, adostasunerako aukera egon badaude, eta ez gutxi.Eta, guri dagokigunez, borondatea ere bai.Ez dezakegu gauza bera esan gobernu-taldea ahultzea eta boikotatzea helburu duten horiez. Interes gutxi dute Ordiziak aurrera egin dezan. Oposizioak bere egiten du ‘zenbat eta okerrago, hobeto’ esaldia.  Guk, ordea, 'nahi bada, egin daiteke' pentsatzen dugu. Eta, horren txarrak bagara, badakite zer egin gehiengoa izanik'.

Bada onartutako aurrekontua gauzatzea zailtzen duen beste kontu bat. Hau da, aurrekontu-egonkortasunaren printzipioaren legea urratzen du eta legeak defizita zero izatera behartzen du. Zenbait partida, aseguruak kasurako, ez daitezke murriztu. Eta beste batzuk eginezinak dira.

Santamariak esan du hainbat proiektu krisian jarri dituztela; besteak beste, Majori berritzeko proiektua, jakinik ere epe batzuk bete behar direla baldin eta hitzartutako laguntzak jaso nahi badira. 'Majori kiroldegiko administrazio-kontseilu batean hauxe ere esan ziguten: 'A, noski, prisa duzue laguntzak jasotzeko'. Horrek agerian uzten du oposizioak, antza, ez duela nahi baliabideak Ordiziara ekarri.Edo ez duela gobernu-talde honek ekartzerik nahi'.  Alkateak hauxe ondorioztatu du: 'EH Bilduren eta Ordizia Orainen helburua da guk hobekuntza-obrarik ez egitea'.

Gobernu 'ezgauza'

Gobernu-taldean talde sozialistak duen ordezkari Iñaki Dubreuilen iritziz oso adierazgarria da legealdiaren hasietatik oposizioko bi alderdiak, EH Bildu eta Ordizia Orain -Podemosek babestutako hautagaitza-, aurrekontuetan elkarrekin egotea, eta esatea 'ahalegin handia egin dutela ordiziarren interesak ez daitezen kaltetu gobernu-taldearen ezgaitasunaren ondorioz'. Dubreuilek aipagai izan du oposizioak gobernu-taldeaz egiten duen 'ezgaitasun' adierazpen hori. 'Gehiegitan aipatzen dute, baina horren helburu bakarra gobernu-taldearen izen ona belztea da, horren ohiturik gauzkaten demagogia-kapa baten azpian beren ezgaitasuna ezkutatzeko'.

Zinegotzi sozialistak udal-taldearen 'ezgaitasunetako' batzuk aipatu ditu. 'Ezgai izendatzea gobernua honako hauek lortu dituenean:

1.- Bilduk hondakinen bilketan ezarri zuen egoera kaotikoa eta onarpenik ez zuena bideratu du.

2.- Bilduk droga-mendekotasunaren arloan udalaren erantzukizunetatik kendu zuen udal esku-hartzea berreskuratu du.

3.- Gizarte-zerbitzuen asmo handiko plana (orain arte behintzat) diseinatu eta kudeatzen du oposizioarekin izandako lankidetzan eta akordioekin.

4.- Herritarren parte-hartzea ahalbidetzen du, orain arte lortu ez diren mailetaraino (aurrekontu parte-hartzaileak, lan-mahaiak, kontsultak, iritzi-galdeketak, eta abar).

5.- Bultzada berri bat eman dio enplegua sustatzeari, ingurumen-politikari, osasunekoari, familiei babesa ematekoari, etxebizitzakoari eta irisgarritasunekoari.

6.- Ordizian, lehenengoz diseinatu ditu gazteriaren plana, Energia plana eta abar.

7.- Majori berritzeko proiektua bultzatu du, aurreko legealdian Foru Aldundia aurkezteko gai izan ez zirenean. Eta tren geltokia berritzeko eta inguruko irigarritasuna hobetzeko proiektua baita.

Oposizioaren itsualdiaren ondorioz izan daiteke, edo okerrenean, jenio txarragatik.Nahiz eta izan daitekeen (ordiziar askok hala ikusten dute) bi arrazoi horiengatik izatea'.

Edonola ere, Dubreuilek taldearen izenean aitortu du 'badagoela zer eginik, baina egingo ditugula arian-arian', nahiz eta bere hitzetan 'kontua zaila da, oso zaila, oposizioa trabak jartzen ari baitzaigu'.Esan du, halaber, 'hanka sartzeak egin ditugu eta egingo ditugu', baina 'dabilenari gertatzen zaio'.

Udal-gobernuak, bukatzeko, esan du aurreko guztiak 'ez duela ezertan murriztuko' ordiziarren aldeko gure dedikazioa, gure ahalegina eta gure lana.Horixe izan da eta da gure konpromisoa, eta zangotrabak eta oztopoak oztopo halaxe izaten jarraituko du legealdiaren bukaerara arte.Horren txarrak bagara, badakite zer egin.Eta, jakina, bakoitzak bere irakurketa egin dezala.