2018ko martxoaren 1etik 2018ko apirilaren 10erabitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2018ko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari dagozkien ordainagiriak. Ordainketak Ordiziako edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko apirilaren 10ean kontutik pasako dira.

Adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko ihardunbideari ekingo zaio besterik gabe, eta ordaindu ez diren kuotak gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzte beren gain.

Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, eta martxoaren 25a baino lehen finantz erakundeetan aurkeztu beharreko ordainagiriinprimakia jasotzen ez badute, Herritarren Arretarako Udal Bulegora (HAUB) etorri beharko dute agiri hori eskuratzeko.