Laguntzak %75 eta 50 artekoak izango dira

Ordiziako Udalak,  2016ko urteari dagokion Ondasun Higiezinen Zergan (OHZ) hobaria eskatzeko epea otsailaren 29ra arte zabaldu du. Familia ugariei zuzendutako hobaria da eta %50ekoa da hiru seme-alaba dituzten familientzat eta %75ekoa hiru baino gehiago dituztenentzat. Era berean, hobaria ohiko etxebizitzari aplikatuko zaio bakarrik, 150.000 euroko gehienezko katastro-balioraino. Eta familia osoaren2014ko errenta, 80.000 eurotik beherakoa izan beharko da.

Honakoak dira udal arreta bulegoan aurkeztu behar dira dokumentuak: indarrean den familia ugariaren tituluaren kopia; behar bezala betetako eskaera, ohiko etxebizitza adieraziz; eta 2014ko errenta aitorpenaren kopia.

Informazio gehiago behar izanez gero 943885850 telefonora dei daiteke.