2015-02-24 autoakMartxoaren 1etik apirilaren 10era bitarteko lanegunetan ordain daiteke borondatezko epean. Helbideratutako ordainagiriak, berriz, apirilaren 10ean pasako dira kontutik

Ordiziako Udalak herritar guztiei jakinarazten die martxoaren 1etik apirilaren 10era bitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2015eko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagozkien ordainagiriak. Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke. Helbideratutako ordainagiriak, berriz, apirilaren 10ean pasako dira kontutik.

Adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe, eta ordaindu ez diren kuotak gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzte beren gain.

OHARRA: Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, eta martxoaren 25a baino lehen finantz erakundeetan aurkeztu beharreko ordainagiri-inprimakia jasotzen ez badute, Herritarren Arretarako Udal Bulegora (HAUB) etorri beharko dute agiri hori eskuratzeko.