Image
Image

“2030 Ekintza Planeko ekintzak 2022an burutzen hasteko aurrekontuak dira”

Guztira, 15.562.379,45 euroko aurrekontua aurkeztuko da ostegunean, eta bi milioi pasako inbertsioak aurreikusten dira, besteak beste, parke bat estaliko da; Urdaneta eskola eraberrituko da,  eguneko arreta zentro berria sortuko da, eta igogailuak jarriko dira Zuhaizti, Barren, eta Jakes eraikuntzetan eta Altamira auzorako bidean. 

Ordiziako Udal Gobernuak datorren ostegunean, abenduaren 23an, arratsaldeko 18:00etan, Osoko bilkurara eramango ditu 2022 urterako proposatuko dituen aurrekontuak. “Aurrekontuak dagokien ekitaldiko urtea hasi baino lehen onartzea lortuko da azkeneko 6 urteetan lehen aldiz (azkeneko aldiz 2014ko abenduan onartu ziren 2015eko aurrekontuak) eta horrek esfortzu handia ekarri du, tamalez ohitura bilakatu diren lan dinamikak gainditzeko. Maitane Alvarez alkateordearen ekimena eta lorpena izan da aurrekontu proiektua garaiz amaitzea, eta noski prozesu guztian lagundu duten udal langile guztiena”, zehaztu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Hain zuzen ere, 15 miloi t’erdi euro inguruko aurrekontu proiektua izango da ostegunean bozkatuko dena; 15.562.379,45 eurokoa, hain zuzen ere. Bertan, bi milioi pasako inbertsioak aurreikusten dira. Horrez gain, aurrekontutik at geratzen den Udal Lurzoru Ondarea deritzon funtsean beste 1,9 milioi euro jasoko dira (San auzoko orubeen salmentetatik lortutakoak).

Azken urteetako aurrekontuen garapena ikusita:

2022→15.562.379,45€

2021→    13.771.834,90€

2020→ 13.993.331,63€

2019→ 2018koa luzatu zen

2018→    14.153.919,21€

Esan dezakegu kopuru ekonomikoei dagokionez pandemia aurreko ildoa berreskuratu dela.

 

Lanketa prozesua

Uztailean hasi zen barne lanketa guztiaren ostean, azaroaren 8an aurkeztu zitzaien udal talde guztietako bozeramaileei aurrekontuaren zirriborroa, eta biharamunean helarazi zitzaien.

Ordizia Orain-Elkarrekin Podemos udal taldearekin 2030 ekintza planeko helburuak eta ekintzak landu ziren, eta urtean zehar egin diren bileretan hainbat lan ildo landu dira elkarrekin: kontuen auditoria, irisgarritasuna, zaintzen inguruan hausnarketa, udal ibilgailu elektrikoak, energia planaren exekuzioa, amiantoaren inbentarioa, hezkuntza publikoaren indartzea, etab.

Zentzu horretan,  Ordizia Orain-Elkarrekin Podemosetik ekarpen eta proposamenak egin zaizkio aurrekontu proiektuari. Besteak beste, hondakin organikoaren udal mailako kudeaketa, zeinu-hizkuntzarako zerbitzua eskaintzea, amiantoa kentzeko ekimenak sustatzea, auzoetako komunen zerbitzua hobetzea, eta ibilgailu elektriko bat eskuratzea. Egindako ekarpenak aintzat hartu dira, eta aurrekontu proiektuen aldeko akordioa lortu dela azaldu du alkateak.

Hasieran aurkeztutako zirriborroaren gainean egin ziren aldaketak abenduak 2an igorri zitzaizkien udal talde guztiei.

Gainontzeko udal taldeek ez dute proposamen edo ekarpenik aurkeztu, beti ere, aurrekontu proiektu honi egindako emendakin bitartez proposamenak egiteko aukera galdu gabe.

2030 Ekintza Plana norabide

Ordiziak hausnarketa lan sakona egin du COVID19ak eragindako geldialdi horretan, eta 2030 jomuga duen mundu mailako erronkari erantzuteko tokiko 2030 Ekintza Plana garatu du, udal teknikariekin elkar lanean. “Askotan isilpeko lana ikusezina da, baina norabide bat izateak, erabakiak estrategia eta helburu batzuen arabera hartzeak inprobisazioa eta unean uneko erabaki puntualak hartzea ekiditen du”, nabarmendu du Ezenarrok.

Ordizia, elkar hezten eta zaintzen duen komunitate inklusibo eta jasangarrian bilakatu nahi duen 2030 ekintza plana uztailean aurkeztu zen, eta etorkizunean jarraitu beharreko norabidea finkatzen du. Beti ere, egoera ziurgabetasunez betetako bide aldakor honi aurre egiteko izaera dinamiko eta malguarekin, ekarpen berriekin aberastuz.

Aipatu behar da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Euskal Fondoak eta Getxoko Udalak berriki antolatutako jardunaldi batean hiru lurralde historikoetako aldundiekin eta Bilboko udalarekin batera Ordiziako ekintza plana aurkeztera gonbidatu gintuztela, egindako lana balioan jarriz. 

Marko orokorra finkatzen duen 2030 Ekintza Planaren aterkipean beste hainbat plangintza ere burutu dira, erabakiak eta inbertsioak estrategia baten testuinguruan hartzen lagunduko digutenak. Hala nola, Parke Sarea, Irisgarritasun Plan berria, Mugikortasun Planaren berrikuspena, Hiri Hezitzailearen hausnarketa prozesua, Kulturlab egitasmoa eta Azokaren Ekintza Plana.

“Proposatzen ditugun aurrekontu hauekin Ordizia 2030 Ekintza Plana gorpuzten hasiko gara, bertan jasotzen baita datozen hamar urteetarako Ordiziak duen norabidea. Etorkizun hori errealitate bihurtzeko ekintza zehatzak burutzen hasiko gara orain, baina estrategia eta plangintza baten baitan, eta ez inprobisatuta. Helburua etorkizunean irudikatu dugun Ordizia eraikitzea da, aukera berdintasunean oinarrituta, bizi kalitate komunitarioa sustatzen duen harrera herri euskalduna, sortzailea, berritzailea, eta trantsizio ekologikoa bultzatzen duena, alegia” gehitu du Adur Ezenarrok.

2030 ekintza planak 24 helburu ditu, hiru esparrutan banatuta, Herritarrak, Lurraldea eta Antolamendua.

Ardatz nagusiak

“Ordizia herri atsegin, eroso eta irisgarria izateko hainbat proiektu eta egitasmo jarriko ditugu martxan zaintzaren kontzeptuan oinarrituta, eta aurrekontuetan isla zuzena izango dute”, zehaztu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Alde batetik Zuhaiztiko eguneko zentroaren ondoan kokatuko den eguneko arreta zentroa (250.000,00€) eta igogailu berria eraikitzea (206.933,35€) proposatzen baita, etxez-etxeko zerbitzua indartzea (389.828,40€) edo elikadura bankuarekin elkarlanean eskaintza hobetzea (40.000,00€).

Bestetik, Ordiziak ere ordiziarrak zaindu nahi ditu, eta irisgarritasunean hobekuntza nabarmenak egingo dira. Barrena (200.000,00€) eta Barretxe edo Jakesen igogailuak (122.753,69€) jarriko dira, eta Altamira auzoa eta Tximista lotuko dituen igogailuaren proiektua (50.000,00€) eta lanak (919.714,95€) martxan jarriko dira. Datorren urtean zehar ere, tren geltokiaren bi nasak modu irisgarri eta seguruan lotzeko proiektua martxan jarriko du ADIFek (100.000,00€) eta horrek igarobide publiko berria ere irekiko du San Bartolomerantz. Udalak egingo duen artxiboaren lekualdaketarekin (24.250,00€), Anbulatorioaren hedapena egin ahal izango du Osakidetzak ere.

Bukatzeko, ingurumenaren zaintza, energia berriztagarrien aldeko apustu garbiarekin. Plazaren gainean eta Urdanetan ikastetxean panel fotovoltaikoak jartzeko ekimenak martxan daude (100.000,00€), eta udalaren zentral hidroelektrikoa berreskuratzekoak ere bai (200.000,00€).

* 2021 urtea amaitu baino lehen aurreikusten da Ordiziako Udalaren den San Joango a.20.3 orubearen salmenta eskrituratzea. Salmenta horrek 1.681.810 euro gehituko dizkio udalari, baina ez dira aurrekontuan zuzenean islatuko, Udal Lurzoru Ondareari (Patrimonio Municipal de Suelo) atxiki behar zaizkiolako Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 legeak xedatutakoaren arabera. Azken finean, aipatu legearen 115. artikuluan zehazten diren helburuetarako besterik ezingo baita erabili diru-kopuru hori, baina inbertsioak egin litezke diru horrekin. 2022an a.20.5 orubearen salmenta aurreikusten da, eta orube horren jabegoaren %15a duen Ordiziako Udalak 219.364,01 euro eskuratuko ditu. Beraz Lurzoru Ondarea (Patrimonio Municipal de Suelo) deritzon funtsean 1.901.174,01 euro egongo dira eskuragarri.

  

Herritarrak 

1.- Ordizia harrera herria bihurtu

Ongi etorri Ordiziara Harrera Plana

32.000,00

Aniztasun teknikaria (IZAN)

58.941,52

 

 

2.- Bizikidetza oinarri izango duen gizarterantz ekin

Kulturen arteko topaketa

4.000,00

Hezkuntza maila

55.365,80

Bakea eta elkarbizitza

14.000,00

3.- Sare komunitarioak ehundu

Kardiobabes proiektu komunitarioa eta desfibriladoreen mantenua

10.500,00

Zuhaizti Zentroa

54.500,00

Lagunkiro hitzarmena (gazta enkanteko dirua)

9.000,00

4.- Komunitatean eta etxean pertsonen zaintza bermatu

Kontr.: Etxez etxeko Lagunt. (zerbitzuaren gastuak)

389.828,40

Eguneko zentroa  (zerbitzuaren gastuak)

298.500,00

Eguneko arreta zentro berria. Inbertsioa

250.000,00

5.- Haur eta nerabe aktiboak dituen hezkuntza proiektu amankomuna garatu

Hiri hezitzailea

18.150,00

Gazteria

142.963,24

6.- Euskara tresna bateratzaile bihurtu

Haur etorkinentzako euskara saioak

38.000,00

Udalekuak euskaraz

45.000,00

Ikastetxeetako egitasmoak

7.000,00

Euskararen eguna

7.000,00

Kirol arloa (euskara)

6.000,00

Lan mundu eta herritarrei sentsibilizazioa

9.000,00

Euskararen sentsibilizazio eta transmisioa

14.000,00

Euskal kulturaren astea

20.000,00

Euskara eskolak talde bereziak

9.000,00

Bertsozaletasuna sustatzeko

6.100,00

Euskara sustatzeko laguntzak: Euskara ikasleak, udako ikastaroak, begiraleak eta kirola

17.250,00

Ordiziako Goiztiri AEK: Euskaraz Koop.E.

5.800,00

Euskara sustapena: Hitzaro Euskara E.

16.000,00

Goierriko bertso eskola

4.200,00

 

7.- Lan baldintza duinak sustatu

Enplegu sustapena, Lanbidetik kontratazioak

75.158,77

Enplegu sustapena. Formakuntza

67.000,00

Ekarpena Goieki.

93.351,29

Goieki. Berrabiarazi

28.006,00

 

 

 

 

8.- Ordizian pobrezia zero: pertsonen oinarrizko beharrei erantzuna eman

Gizarte larrialdietarako laguntzak

294.200,00

Familiei laguntzak. Elikadura Bankuarekin lankidetza.

40.000,00

9.- Pertsonen arteko aukera berdintasuna bermatu

Alokairurako dirulaguntza

55.000,00

Lankidetza eta garapenerako laguntza

105.800,00

Lehen mailako gizarte laguntza

692.329,21

 

10.- Indarkeria matxistarik gabeko herria lortu

Berdintasuna

168.328,55

11.- Kulturlab: formazioa, sormena eta sozializazioa

Kulturaren sustapena

220.796,70

Herriko eragileei laguntzak

69.517,26

Kultur bilgunea (Kulturlab) eraketa prozesua

18.000,00

*Herri Antzokiko azken lokala erostea (Sukiarena)

Udal Lurzoru Ondaretik (Patrimonio Municipal de Suelo)

180.000,00

LURRALDEA

12.- Herri orekatua, jasangarria, anitza, irisgarria eta atsegina eraiki

Proiektu eta azterlanak

Azterlan teknik.. Babes zibila. Larrialdi Planaren eguneraketa)

8.000,00

Azterlan teknik.. Hirigintza

40.000,00

HAPO Plan Orokorraren idazketa

100.000,00

Klima aldaketari aurre egiteko plana burutu eta energia plana eguneratu

25.000,00

Amianto azterketa eta inbentarioa

6.000,00

Buztuntza urbanizazio proiektua

38.720,00

Diru-laguntzak eraberritze prozesuetan

Zahar-berritzeko diru-lagun.. Hirigintza

50.000,00

Diru-Lagunt.. Rehabil. eta irisgarritasuna

20.000,00

Orube hutsen berrabilpen publikoa

15.000,00

Zerbitzuak

Ekarp. Sasieta Mankomunitateari

925.779,00

 Bideak garbitzea

746.778,60

Parkeak eta Lorategiak mantenua

239.081,46

Obretako brigada

189.578,35

Kale argiteria

259.935.91

Hilerria

55.210,00

Hiri altzarien mantenua

20.000,00

Kirola

Ekarp.  Majori-Altamira kiroldegia

651.800,00

Altamira gastuak ekarpena

157.000,00

Frontoia gastuak ekarpena

52.000,00

Kirol sustapena ekarpena

89.000,00

Hezkuntza

Inbertsioak Urdaneta ikastetxea (urteroko lanak)

90.000,00

*Urdaneta ikastetxea eraberritzea

Udal Lurzoru Ondaretik (Patrimonio Municipal de Suelo)

Eusko Jaurlaritzatik 300.000 euroko laguntza, guztira 600.000 euroko inbertsio totala

240.000,00

2030 Ekintza Planaren garapen dinamikoa

2030 ekintza planaren parte-hartze prozesua

18.150,00

Inbertsioak

Haur parkeen berritzea inbertsioa

60.000,00


Asfaltatze lanak eta berzolaketa lanak

180.000,00

Auzoetako komunak

10.000,00

Obra txikiak

31.170,24

Artxiboa. Aranako lokala erosi (4 urteetan 2021/22/23/24)

(Anbulatorioaren hedapena bermatzeko)

70.000,00

*Barrenako parkearen estalkia eraikitzea

Udal Lurzoru Ondaretik (Patrimonio Municipal de Suelo)

200.000,00

*Buztuntza eta Altamirako urbanizazioak

400.000,00

Irisgarritasuna

Jakesen igogailua inbertsioa

122.753,69

Barrenako igogailua  inbertsioa

200.000,00

Zuhaiztin igogailua

206.933,35

Altamirako igogailuaren proiektua burutzea

50.000,00

*Altamirako igogailua eraikitzea

Udal Lurzoru Ondaretik (Patrimonio Municipal de Suelo)

Eusko Jaurlaritzatik 300.000 euroko laguntza, guztira 919.714,95 euroko inbertsio totala

619.741,95

* Geltokiko lanekin batera San Bartolome auzora igarobide publiko irisgarria ADIFekin hitzarmena

Udal Lurzoru Ondaretik (Patrimonio Municipal de Suelo)

100.000,00

13.- Herriak behar duen energiaren %35a sortu energia berriztagarrien bidez

Plaza gainean panel fotovoltaikoak

100.000,00

* Arantzegiko zentrala berreskuratzeko lanak

Udal Lurzoru Ondaretik (Patrimonio Municipal de Suelo)

200.000,00

14.- Co2 emisioak %30 murriztu

Koadro elektrikoak aldatzea inbertsioa

22.000,00

Kale argiteria aldaketa inbertsioa

50.000,00

Udal flota berritzea (renting edo/eta erosketak) inbertsioa

50.000,00

 

 

15.- Mugikortasun jasangarria lortu

Aparkaleku mugatuen azterketa

20.000,00

Txirrinduentzako aparkalekua inbertsioa

30.000,00

Mugikortasun astea

1.500,00

16.- Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatu

Singular Denda

3.800,00

Dinamizazio komertziala jarduerak

3.500,00

Ordizia Zabalik (jarduera berrientzako laguntza)

27.000,00

merkataritzako teknikaria (hitzarmena)

44.408,66

merkataritza sentsibilizazio kanpañak

4.800,00

Merkataritza dinamizazioa

10.750,00

Bonoak establezimenduak

30.000,00

Ticket Bai euskaraz jartzeko laguntzak

20.000,00

17.- Ekonomia zirkularra bultzatu

Hondakin organikoen kudeaketa proiektua

70.000,00

Baratza-parkea mantenua

1.000,00

Baratze-parkea zerbitzua 

3.500,00

18.- Azoka proiektua indartu, elikadura subiranotasuna eta turismoa uztartuz

Azoka eta turismoaren kudeaketa

Asteroko animazio. Merkatua

9.000,00

Komunikazioa

4.000,00

Azokaren bueltako tematizazioa

9.000,00

Turismo sust.

3.000,00

Jarduerak D'ELIKATUZ

5.000,00

Kontr. zerbitzuak. Turism. Sustap.

103.118,40

Inbertsioak

Plaza eraberritzea

150.000,00

Hornidurak Hainbat. Merkatua

59.000,00

Euskarriak: poltsak etab.

11.185,00

Digitalizazioariko gastuak eta baliabideak

43.000,00

Banaketa sistema

15.000,00

Informaziorako seinaletika

9.600,00

19.- Oiangu parkea

Jarduerak parkean

Natur-eskola

24.000,00

Azterlan teknikoak

19.000,00

Basoaren mantenua

15.000,00

Inbertsioak

Altzariak Oiangu parkea

20.000,00

Oiangu Baserriko sukaldea berritu

17.000,00

20.- Ingurumenaren errespetua oinarri izango duten heziketak bultzatu

Ingurumen Jarduerak

4.000,00

Hondakinen prebentzio astea

3.000,00

Auzokonposta

8.000,00

Asteklima

1.500,00

21.- Biodibertsitatea, basoak eta ibaiak babestu eta zaindu

Zuhaitz eguna

1.200,00

Lur erosketa

5.000,00

22.- Uraren erabilera jasangarria sustatu

Erreka garbiketa

9.000,00

Errekara zaborra ez erortzeko sarearen mantenua

3.000,00

ANTOLAMENDUA

 

23.- Herritarren beharrei erantzuteko komunikazio eta arreta zerbitzu zuzena, gardena eta eraginkorra eskaini

Errolda makina mantenua (2021an jarri da)

3.000,00

Udal aldizkaria

11.000,00

Publizitatea eta euskarriak

10.000,00

Komunik. Ekintzeta. Hitzarmena

20.000,00

Web eta App orokorrak mantenua

8.000,00

Ekitaldietan streaming eta pantailak

5.000,00

Inbertsioak

Informaziorako pantaila digitalak auzoetan

20.000,00

24.- Administrazio moderno, jasangarri eta eraginkorra lortu

 

Artxiboaren mantenua xahuketa eta birkokapena

24.250,00

Udal ondasunen inbentarioa (herri bideena 2021ean)

60.000,00

Informatika kudeaketa

22.416,50

 

Ekipo informatikoak

20.000,00

 

Onartu dira 2022ko ordenantza fiskalak

Urriaren 13an, asteazkena, Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan ez-ohiko osoko bilkura egin zen, eta bertan 2022 urterako ordenantza fiskalak onartu ziren, EH Bildu eta Ordizia Orainen baiezko boto eta PSE-EE eta EAJren abstentzioarekin.

Honako zerga hauek ez dute aldaketarik jasoko datorren urtean eta izoztu egingo dira: ondasun higiezinei dagokien zerga, jarduera ekonomikoen gaineko zerga; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, hiri-lurrek irabazitako balioaren gaineko zerga; eta, haur eskolaren Udal zerbitzuagatiko tasa ere bere horretan geratuko da.

Ondasun Higiezinen Gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean etxebizitza hutsei dagokien errekarguan salbuespen berri bat jaso da herentzian jasotako etxebizitzei dagokiena.

“Oinordetza bidez eskuratutako etxebizitzetan, jatorrizko jabearen heriotzatik bi urte igaro arte ez da %50eko errekargurik aplikatuko. Testamenturik ez dagoelako oinordetza adierazpen bat izapidetu behar denean, epea bost urtekoa izango da. Epe horiek gehienezko edo maximo izaera izango dute, eta bertan behera geratuko dira lehenago etxebizitza jabe berrien izenean eskrituratzen den unetik”.

Beste ordenantza fiskaletan, KPIaren igoera (aurreikuspenak %3tik gorakoak dira) baino igoera txikiagoa onartu zen. Beraz, %1,5eko igoera izango dute honakoek: trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergak (iaz familia ugariei ireki zitzaien hobaria mantenduko da), zerbitzu publikoak eskaintzeagatik eta administrazio ekintzak egiteagatiko tasek, eta erabilera pribatiboko edo herri jabetza publikoa modu berezian aprobetxatzeagatiko tasek. Besteak beste, zaborraren tasak %1,5eko igoera izango du.

Tasa publikoetan COVID19ak eraginda eman diren hobariak bertan behera geratuko badira ere, xedapen gehigarri bat ere txertatu da ordenantza fiskaletan, egoerak okerrera egin eta murrizketa berriak etorriko balira modu azkarragoan hobariak aplikatu ahal izateko.

[Zerga ordainketak] OHZ

Herritar guztiei jakinarazten zaie, 2021eko maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitartean, biak barne, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2021eko ekitaldiko Landa Zein Hiri izaera Ondasun Higiezinen zergen ordainagiriak.

Zergadunek ordainketak herriko edozein aurrezki Kutxa edo Banketxetan egin ditzateke.
Helbideratutako zergadunen ordainagiriak ekainaren 15ean kargatuko dira.
Adierazitako epea bukatu ondoren, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio. Ordaindu ez diren kuotak dagokien errekarguarekin, berandutza interesekin eta dagozkion kostuekin kobratuko dira.

Ordiziako Udalak 13,7 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du

Ordiziako Udal Gobernuak aste honetako ostegunean aurkeztuko ditu 2021 urteko aurrekontuak. Guztira, 13.771.834,90 eurokoa da proposatzen den aurrekontu proiektua.

“2021ak eusten dio duela urtebete bizitzak errotik aldatu zizkigun COVID19ak eragindako egoera berriari, eta bizi dugun egoera berri honek isla zuzena du udalaren aurrekontuetan. Azken finean, inoiz baino gehiago, 2020an bizitakoaren jarraipena izango da 2021a, baina iaz egin izan genituenei berriro ekiteko unea ere bada”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Egoeraren adierazle da Gipuzkoako Aldunditik jasotzen dugun Foru Funtsa, aurrekontu osoaren ia erdia. 2020ko martxoko aurreikuspenak bete ez baziren ere, Covid19a baino lehen aurreikusitako baino 390.000 euro gutxiago jasoko ditugu oraindik 2021ean.

Ordizia Orain Elkarrekin Podemos alderdiarekin elkarlanean burutu du Udal Gobernuak aurrekontu proiektua. Gainerako alderdien ekarpenetara zabalik egon da lehen zirriborroa Tokiko Gobernu Batzordean urtarrilaren 28an aurkeztu zenetik, eta kontuan hartu ditu proposatu diren ideiak.

Bost ardatz nagusi izango dituzte aurtengo aurrekontuek:

1) 2021eko aurrekontuen zati handiena herritarrei kalitatezko zerbitzu publikoak indartu, modernizatu eta berritzera bideratuko dira.

Pandemia honek aspalditik Ordiziako Udalak zituen hainbat gabezi agerian utzi ditu. Dudarik gabe, inflexio puntu bat izan da azken urtea. Egoera zailei aurre egiteko Udal sendo bat behar da, ondo antolatua, profesionala eta arazoei irtenbideak emateko prestatua; herritarren behar eta eskakizunei modu azkar eta eraginkorrean jardungo duena. Horregatik, 2021eko aurrekontuen zati nabarmen bat Udala gaur egungo beharretara antolatzera bideratuko da.

Giza baliabideetan, Herritarren arreta zerbitzua erreforzatu egingo da, eskaera telematikoak indartuko dira horiek bideratzeko makina jarriz ordiziarrek egin beharreko tramiteak erraztasun eta azkartasunez egin ahal izateko. Ongizate saila ere indartu egingo da, Covid19aren aurrean kolektibo zaurgarrienak artatzeko gizarte langile batekin.

2) Herri atsegin, irisgarri eta jasangarria

“Ez da obra inbertsio handiak egiteko unea, baina bai horiek etorkizun hurbil batean garatzeko proiektuak lantzekoa. Urratsak emateko unea da, etorkizuneko Ordizia irudikatzekoa”. Inbertsioetan, guztira 911.094,21 euro bideratuko dira. Zentzu honetan, irisgarritasunari eta trantsizio energetikorako prestakuntzari eutsiko dio Ordiziako Udalak proiektuetara 228.000 euro bideratuz.

Herriko auzoetan egindako bilera irekietan jasotako ekarpenak kontuan hartuz, Ordiziarako proiektu anbiziotsuak aurreikusten ditu Udalak, herri atsegin, irisgarri eta jasangarria izateko. Auzoetako eta eraikin publikoetan irisgarritasuna hobetuko dituzten igogailuen proiektuak martxan jarriko dira. Hala nola, Altamira auzoa eta Barrena, Dorrea eta Jakes eraikinetakoak.

Horrez gain, herriko mugikortasun plana eguneratu egingo da, gaur egun dagoen aparkaleku sarea hobetzeko azterketa abiatuko da. Gainera, Udal artxiboa lekuz mugitu anbulatorioa handitu ahal izateko.

3) Trantsizio energetikoaren aldeko apustu irmoa

Ordiziako Udalak transizio energetikoaren aldeko urratsak ematen jarraitzen du. Hainbat ekintzen artean, Plaza Nagusian panel fotoboltaikoak jartzeko proiektua amaituko da, eta halakoak eraikin publiko guztietan jartzeko azterketa egingo da. Azken urtean egin moduan, argiteria publikoan eraginkotasun energetikoa lortzeko ekintzekin jarraituko da.

4) Kultura eta aniztasunaren herri hezitzailea

Herri bizi eta aberatsa da Ordizia. Herrian ehunka ekintza antolatzen dira urtean zehar, eta kulturarik gabe ez da ulertzen ezagutzen dugun Ordizia. Ardatz hau balioan jartzen jarraituko du Ordiziako Udalak. Hala nola, Ordiziako Harrera Plana burutuko da, KulturLab prozesuarekin, eta Emakumeen Jabekuntza Eskolarekin jarraitu.

5) Covid19 laguntzetarako partidak

Asko dira pandemia honen eragina jaso duten sektoreak eta horiei ia 100.000 euroko partida bideratuko zaie, gehi 2020tik txertatuko diren beste 88.000 euro. Horrez gain, beste partida bat ere sortu da egon daitezkeen ezustekoei aurre egiteko.

_____

Mila Sukiak, Ordizia Orain Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak, Udal Gobernuarekin izan diren bileren balorazio “positiboa” egin du, eta horietatik atera diren neurri eta egitasmoak zerrendatu ditu. “Hasierako proposamen bat jaso genuen, eta hori gure ekarpenekin aldatzen joan da, izan ditugun eztabaiden ondoren. Aurrekontu polita gelditu zaigu”, azaldu du.

“Egungo errealitate ekonomikoaz jabetuta, gai batzuk mahai gainean utzi ditugu, ahaztu gabe (hondakin organikoen kudeaketa birudalerriratzea, energia-enpresa publikoa, ingurumeneko udal-teknikariaren plaza, finantzaketa bikoitzaren amaiera diru publikoarekin, taxi-busa, haur eskolara sartzeko aukera guztiek... baina baina tokiko politika egitea gobernantza posible egitea da, Eta Udal Gobernuaren jarrera positibistarekin elkartu garara.

Besteak beste honakoak dira zerrendatu diren proiektuak:

-Irisgarritasun fisikoa ez ezik, unibertsala ere bada.
-Gazteei etxebizitzen alokairuak ordaintzen laguntzea.
-Herritarren hezkuntzarako programa, norberak bere hondakinak modu egoki batean kudea ditzan.
-Haurtxoentzako aldagailuak eta higienizatzaileak jartzea zerbitzu publikoetan.

-Energia-plana garatzea: koadro elektrikoak aldatzea eta konpontzea, pizteko eta itzaltzeko instalazioa jartzea, hornidura-kontratuak aztertzea eta aldatzea

-Gure udalerrian dagoen amiantoaren mapa baten eraketan, jabetza publikoan ez ezik, pribatuan ere, eta hura eraisteko egutegia.

-Era berean, proposatu dugu garapenerako lankidetzara bideratzen den dirua, aurrekontuaren % 0,7, aurten covid19aren aurkako txertoak emateko erabiltzea, horretarako zailtasunak dituztenei (garapen-bidean dauden herrialdeak – Etiopia-Kongo – Edo gure udalerrian egoera irregularrean dauden herritarrak).

-Aurten amaitzen diren Haur Eskolarekin eta Jakintzarekin egindako hitzarmenak salatzen ditugu, eta urtebete ematen dugu Ordizian pairatzen dugun segregazio-arazo larria bideratzeko.

-Aseguru-etxeekin egindako kontratuak eta telegrafia eta energiakoak salatu ditugu, eta berrikusi egingo dira.

-Adinekoen etxebizitzen inbentarioa eta egoera egitea, eta etxebizitza horiek egokitzeko beharrak baloratzea, bai eta gure bizilagunek beren etxebizitzan, beti bizi izan den kaleko gizarte-ingurunean, bizi ahal izateko injektatu behar ditugun diru-laguntzak ere. San Joserako irisgarritasun-neurriarekin batera, egoitza-sistema eta gure adinekoei laguntzeko sistema aztertu nahi ditugu.

-Aurten ere partida bat bideratuko da bake- eta bizikidetza-programara. Gai horrek babak altxatzen ditu, baina beharrezkoa da ahalik eta lasterren aurre egitea.

- Covid 19 izen generikoarekin sortu den poltsa, ostalaritzari eta tabernei zuzeneko laguntzak emateko, baina, gure ustez, pandemiagatik eta, bereziki, kulturagatik okerren tratatzen diren sektore guztietara zabaldu behar da.

- Udal-artxiboa beste espazio batera lekualdatzea eta anbulatorioa dagoen eraikinaren beheko solairu osoa osasun-zentro gisa erabiltzeko lagatzea; horrek medikuen kopurua handitzea eta laguntza-zerbitzua hobetzea ekarriko du. Osasun-langileen eta erabiltzaileen aldarria, egia bihurtuko dena.

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image