Image
Image

GAZTE LOKALEN ORDENANTZARI BURUZ HITZ EGITEKO BILERA ASTEAZKENEAN

Lokal jabeei, lokalen erabiltzaileei eta etxeetako administratzaileei bileran parte hartzeko deia egin die udalak

Datorren asteazkenean, hilak 19, Gazte Lokalen Ordenantzari buruzko azken erabakiak hartzeko bilera bat egingo da udaletxeko batzar aretoan, 18:00etan. Ordiziako Udaleko Zerbitzuen delegazioak lokal jabeei, lokalen erabiltzaileei eta lokalak dauden etxeetako administratzaileei bileran parte hartzeko dei berezia egin nahi die.

EZ IRRISTATZEKO TRATAMENDUA EMAN DA HAINBAT ESPALOITAN

2014-01-28 Irrist ez egiteko tratamenduaGoierri kaleko 10 eta 12 zenbaki pareko eta Otegi-Eneako espaloiak izan dira lehenak

Ordiziako Udalak irrist ez egiteko tratamendua emango die herriko hainbat espaloiri. Tratamendua eman dieten lehenak Goierri kaleko 10 eta 12 zenbakien arteko espaloi zatiak eta Otegi-Eneakoak izan dira (asteartean eman zieten). Udalak aurreratu du datozen asteetan herriko beste zenbait espaloi zatiri emango dietela ez irristatzeko tratamendua, oinezkoen segurtasuna bermatze aldera.

PLAZA NAGUSIKO KOMUN PUBLIKOAK, GAURTIK ZABALIK

2014-01-29 Plazako komunakAuzoz auzo dinamikaren barruan Erdiguneko herritarrek egindako eskaeretako bat zen

Plaza Nagusiko komun publikoak zabalik daude berriz gaur goizaz geroztik. Ordiziako Udalak 2012an egin zuen Auzoz auzo dinamikaren barruan, Erdiguneko herritarrek egindako eskaeretako bat izan zen komunak berritzea, eta azaroaren 11z geroztik itxita egon ondoren, gaur goizean zabaldu dira.

ERTAINEN EGUNAREN HARIRA, HAINBAT NEURRI HARTUKO DITU UDALTZAINGOAK

2014-01-28 San BoskoAdinez nagusi ez direnen alkohol kontsumoa eragoztea dute helburu neurri horiek

Ordiziako Udaltzaingoak hainbat neurri hartuko ditu ostiralean, hilak 31, ospatuko den Ertainen Eguna (San Bosko) dela eta. Neurri gehienak adinez nagusi ez direnen alkohol kontsumoa eragoztera bideratuta daude, eta sakelako telefonoen lapurreten aurkako jarduera berezi bat ere jarriko du martxan Udaltzaingoak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image