Image
Image

Iturri guztiak zabaldu dira

Udalerriko iturri guztiak gaurko egunean zehar zabalduko dira.

Ordiziako Udalak udaltzaingo lan-poltsa sortuko du

Ordiziako Udaltzaingo agenteen lan poltsa sortuko du. Izena ematea otsailaren 19ra arte egongo da zabalik. 

Hemen informazio guztia:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2021/02/12/c2100607.pdf

 

306 argi puntu berritu ditu Ordiziako Udalak

Ordizia. Argiteria

Ordiziako Udalak herriko argiteria sistema aldatzeko lanak hasi ditu dagoeneko. Hain zuzen ere, ia herrigune guztiko argi puntuak aldatu dituzte; guztira 306 puntu. Orain daudenak baino kontsumo ekonomiko baxuagoa dutenak jarri dira, LED sistema erabiltzen dutenak. Sistema honek helarazten duen argia zuria da horia beharrean, eta horrek berak argitasun gehiago ematen du, eta, era berean, argiak sor dezakeen kutsadura gutxitzen du.

Lan hauen esleipena 142.262,12 eurokoa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu du egitasmoa, 29.896 eurorekin. Aldaketaz Aizkorpe enpresa arduratu da. Gorka Gomez, enpresako ordezkariak hala azaldu du aldaketa: “dagoeneko ia puntu guztiak aldatu ditugu, eta alde zaharrari dagokionak bakarrik gelditzen zaizkigu. Lan hauek ez dute trafikoan inolako eraginik izango, eta egun gutxitan egiten diren lanak izanik, datozen egunetan amaituko dugu aldaketarekin”. Malkaskotik hasi, Joseba Rezola kalea igaro, Gudarien etorbidea eta Eskarabillako auzoetan egin dira hobekuntzak, besteak beste. Plaza Nagusian ere aldatu da sistema.

Ordiziako Udalaren helburua da herriko argiteriak ondo funtzionatzeaz gain, ahalik eta kontsumo ekonomiko gutxien izatea, eta aldaketa honekin horixe bera lortuko da. Hain zuzen ere, urtean zehar, 26.196 euroan murriztuko da kontsumoa. Maitane Alvarez alkateordeak horren “garrantzia” nabarmendu nahi izan du: “aldaketa hauek txikiak badira ere, alde handia suposatzen dute. LED teknologia erabiltzen duen argiteriari esker energia kontsumoan aurreztuko dugu eta argiak eragiten duen ingurumen kutsadura gutxituko da, Ordizia argituta mantenduz”.

Asfaltatze lanak egingo dira Gernikako Arbola pasealekuan

Asfaltatze lanak Ordizia

Bihar eta etzi, osteguna eta ostirala, asfaltatze lanak egingo dira Gernikako Arbola pasealekuko 36 zenbakiaren parean, Majori Kiroldegiko aparkalekurako sarreran. Horregatik, bidea moztuko da. Horretarako Gernikako Arbola bi noranzkoetan ahalbidetuko da pasoa emango duten semaforo bidez.

Trafiko mozketa bi egunetan goizeko 9:15etan aktibatuko da eta 18:00ak arte mantenduko da.

Asfaltatze lanak

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image