calle cortadaEgutera kalea itxiko dute eta Bealak lasterketak kaleetan eragina izango du

Egutera kalea erabat itxita egongo da martxoaren 12 eta 13an. Hori dela eta, Eguteratik Garagartza plazako garajeetara sarbidea dutenek ezingo dute berau erabili 8:00etatik 20:00etara bitartean.
Bestetik, Joaquin Ibarbia kaleko bizilagunek beharrezkoa izango dute etxera iristeko Santa Ana parkinga erabiltzea.

Bestalde, igandean Bealak lasterketa ospatuko da eta hainbat kaletan eragina izango du 11:00etatik eguerdiko 13:30etara bitartean. Urdaneta kaleko bizilagunek Beasain aldera izango dute irteera, Lazkaibar kaleko irteera erabat itxta egongo baita. Goierri eta Maribaratza kaleko bizilagunak, aldiz, San Bartolometik atera beharko dira. Herriko sarrerei dagokienez, bi itxiko dira: Lazkaibarrekoa eta San Bartolomeakoa.