OainguUdalak Oianguren inguruan martxan jarritako prozesu parte hartzailean hainbat eskaera jaso zituen genituen. Eskaera horien artean golf zelaiko zutoin edo posteak kentzea aurkitzen zen.

Sareak berehala kendu eta espazioa erabat ireki bazen ere, zutoinak kentzea ez da hain samurra gertatu. Ez zailtasunagatik, baizik eta jartzeak koste handia izan zuen bezalaxe, kentzea ere ez zelako merkea.

Horregatik, Oiangu Bizirik eta Publikoa plataformako kideek adierazi zutenean beraiek lor zezaketela zutoinak dohainik ken zitzakeen norbait, Udalak baiezkoa eman zuen. Baina orain artean ez da posible izan lan hori burutzea hainbat arrazoirengatik. Azaroaren 7an ordea, jada zutoin horiek kentzen hasi dira, eta eskerrak eman nahi dizkiegu Plataformari lan horrengatik. 

Lan hau beste urrats txiki bat da Oiangu berreskuratzeko eta zaintzeko bidean. Hurrengo hilabeteetan joango dira definitzen aurrerantzean emango direnak.