2016ko baimenarekin ekaina baino lehen egindako obrei zuzenduta dago

Etxeetako irisgarritasun arazoak konpontzeko aurreikusitako obra eta jarduketak egiteko dirulaguntzak emateko eskaera-deialdia zabaldu du Ordiziako Udalak.  2017ko aurrekontuan 11.000 euroko kopurua aurreikusi da, guztira. Itzuli beharrik gabeko zuzeneko diru-laguntza bat denez, xede horretarako udal-aurrekontuan jasotako kopuru gehiengoa eraikin bakoitzeko etxebizitza-kopuruarekiko proportzionalki banatuko da, betiere baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien artean.

Diru-laguntzak emango dira  2016 urtean zehar baimenarekin egindako irisgarritasun obrei, eta betiere justifikatzen bada 2017ko ekainaren 30 baino lehen amaitu direla.

Eskaerak Ordiziako Udaleko erregistro orokorrean (Arreta bulegoan) azaroaren 30 baino lehen aurkeztu beharko dira, honako dokumentazioarekin batera:

a) Eskabide-orri normalizatua behar bezala beteta, deialdia arautzen duten baldintza guztiak onartzen direla adierazita, eta diru-laguntza jasoko duten obrak egingo diren eraikinak zenbat etxebizitza dituen adierazita.

b) Ez gaitasunaren bat duen edo 65 urtetik gorako pertsonaren edo pertsonen okupazioa justifikatu.

c) Obra bukaerako ziurtagiria dagokion teknikariak sinatua.

d) Obra bukaerako likidazioa, edo dagozkion fakturak.

e) Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Kontseilaritzak egindako baimen-boletina.

f) Eskatzailearen edo jabekideen erkidegoaren (eskatzailea berau denean) IFZ/IFKren fotokopia.

g) Jabekideen erkidegoak badira, jabekideen erkidegoaren banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria; beronek, erkidego eskatzailearen identitatearekin bat etorri beharko du. Agiri hauetako edozeinek balioko du: banku-laburpenaren fotokopia; libretaren fotokopia; banku-erakundeak emandako ziurtagiria edo banku-erakundeak jarritako zigilua, diru-laguntza eskatzeko agiriko «erkidegoaren banku-datuak» atalean.