Hobekuntzaren helburuetako bat ur isuriak konpontzea da

Okorrobidea kaleko urbanizazioa berritzeko lanak aste honetan hasi dira. Zortzi asteetako epean burutuko dira. Obraren aurrekontua 171.000 eurokoa da. Aukera aprobetxatuz, Udalak Gipuzkoako Urak, ur kontsortzioarekin hitzarmena lotu du ur-saneamendua ere berritzeko.  Honen bidez, euri-urak eta ur zikinak bereizteko sistema ezarriko da eta ur-horniketa berrituko da.

Proiektua zehazteko,  kale honetako bizilagunen laguntza eta parte-hartzea eskatu zen. Hala, bereziki, eremuan aparkatzeko dagoen plaza kopurua mantentzeko eskatu zioten Udalari. Izan ere, proiektua irisgarritasun arauetara moldatzerakoan parkinga murrizteko aukera zegoen leku faltagatik urbanizazioan orokorrean. Azkenean, obraren diseinua bizilagunen beharretara moldatu da. Kaleko zenbaki pareen aldeko espaloiari bi metroko zabalera emango zaio.

Azalera aipaturiko moduan antolatzeaz gain, saneamendu sareak bi adar izango ditu (ur zikinak alde batetik eta euri-ura bestetik) eta hornitze-sarea ere berritu egingo da. Kasu honetan, helburu nagusia ur isuririk ez izatea da. Auzoa hobetzeko lehenengo pausoa da lan hau, izan ere Altamira kalean  ere antzeko obra egin nahi da aurten. Hala, hori da 2017ko aurrekontuetako proposamenetako bat. Okorrobideak 170 metroko luzera du; 1.640 metro koadro asfaltatuko dira eta espaloietan 315 metro koadro baldosa jarriko dira. 

Obra amaitu bitartean aparkatzeko aukerarik ez da egongo. Dena dela, kalea trafikoarentzat zabalik eta garajeetara sarbidea irekita egongo dira. Dena dela, adi ibiltzea eskatzen da errepidea estutu delako.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie bizilagunei prozesuan izan duzuen parte-hartzeagatik eta barkamena eskatu obrak sortuko duen eragozpenengatik.

Beste lan batzuk

Gainera, obretako udal brigadak lan desberdinak eginez hasi du urtea. Montañitako zorua berritu da, Tximistako hesia garbitu eta konpondu da eta Montañitako baranda eta horma ere garbitu da. Barrenako parkean hasi ziren garbiketa lan hauek eta jarraipena izango dute aurten.

Datozen asteetako zereginen artean nabarmentzekoak  dira batzuk. Esate baterako, Urdaneta ikastetxeko patioaren zoru zati bat eta trenbideko itxitura konponduko dira eta Garagartza plazatik Legazpi kalera gurutzatzen duen oinezkoan pasoa hobetuko da. Garbitasunari dagokionez, euri uren arketak eta ur-bideak eta errekastoak  garbituko dira eta hiri mantenu lanak egingo dira.

Argazkian, Jose Miguel Santamaría alkatea eta Arantxa Fernández zinegotzia, Okorrobidean obrara bisitan.