Image
Image

SAN JOANGO ETXEBIZITZEN ZOZKETAREN EMAITZA

Ordiziako San Joan eremuan etxebizitza alokairuan (erosteko aukerarekin) eskuratzeko lehentasun-ordenan ezartzeko zozketa egin zen aurreko astean. Atxikitako dokumentuan dago zozketaren emaitza.

Kolore grisean etxebizitza aukeratzeko lehentasun ordena (1etatik 16ra) azaltzen da.

Resultado sorteo _ zozketaren emaitza_ II (PDF)

21-Pko IGOGAILUA EGITEKO LANAK HASI DIRA

2015 05 04 21PLanak 100.405 euroan esleitu dira, eta ekainaren azkenerako bukatuta egotea espero da

Joan den ostegunean, apirilak 30, hasi ziren 21-Pko igogailua egiteko lanak. Ordiziako Udalak Azpeitiko Construcciones Astiaran enpresari esleitu dizkio Goierri kalea eta Urdaneta kalea igogailu baten bidez lotzeko lanak, 100.405,96 euroan, BEZ barne. Igogailua ekainaren bukaerarako zabalduko dela espero du udalak. Igogailuak lau geraleku izango ditu, eta zortzi pertsonarentzako tokia (630 kilo gehienez). Egingo duen ibilbidea 9,45 metrokoa izango da.

AGERREBIDEAN EGINDAKO LANEN ONDORIOZ, MUGIKORTASUNEAN ETA SEGURTASUNEAN BESTE URRATS BAT EGIN DELA ADIERAZI DUTE ALDUNDIAK ETA UDALAK

2015-01-12 agerrebideaGaur inauguratu da ofizialki bide berria

Abenduaren 24tik erabilgarri dago ibilgailu, oinezko eta txirrindularientzat CAF-Lazkaibar eta N-I lotzen dituen Agerrebidea edo Upabi izenez ezagutzen den errepidea. 270 metroko luzera du zati berriak, eta 11 metroko galtzada, 7 metrokoa ibilgailuentzat (bi noranzkoetan) eta 4 metrokoa oinezko eta txirrindularientzat. Aldundiak Udalarekin egindako hitzarmen batez bidez egin dira lanak eta guztira euro behar izan dira. Campezo enpresa aritu da lanean joan den abuztuaren 24tik errepide berria eraikitzen (507.000 euro kostatu dira lanak, BEZ barne). Era berean, lan hauek aprobetxatuz, beste jarduera bat ere egiten ari da Aldundia eta horren bidez gaur inauguratu den Agerrebideko bidegorria eta Goierri Eskola espaloi bidez lotuko dira; era berean Oiangu parkearekin lotura ere bermatuko du. Azken lan horiek 59.000 euroko kostua izango dute.

BIHAR ARRATSALDEAN ZABALDUKO DA AGERREBIDEA

2014-12 23-AgerrebideaPintatze lanak egitea besterik ez da falta Lazkaibar eta N-1 lotuko dituen errepidea irekitzeko

Bihar arratsaldean, Eguberri bezpera eguna, zabalduko da Agerrebidea, 13:00etatik aurrera. Eguraldia lagun, azken egunetan asfaltatze lanak egiten aritu dira, eta gaur eta bihar artean pintatze lanak eginda, errepide berria erabilgarri egongo da ibilgailu, oinezko eta txirrindularientzat. 270 metroko luzera du zati berriak, eta 11 metroko kaltzada, 7 metrokoa ibiligailuentzat bi noranzkoetan eta 4 metrokoa oinezko eta txirrindularientzat. Campezo enpresa aritu da joan den abuztuaren 24tik errepide berria eraikitzen (459.000 euroan esleitu zitzaizkion lanak, BEZ barne). Era berean, Agerrebideko eta Goierri Eskolako bidegurutzeak espaloi bidez egokitzeko lanak egiten ari da Ordiziako Udala.

UDALAREN ETA FORU ALDUNDIAREN ARTEKO HITZARMENA (2013KO ABENDUA)

OBREN HASIERA (2014KO IRAILA)

OBRETARA BISITA. ARGAZKI GALERIA (2014KO AZAROA)

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image