SKATE-PARKERAKO PASABIDEKO LANAK BUKATZEAR
Pasabidea zabalik dago urtarrilaren 7az geroztik, eta urbanizazio lanak otsailean zehar bukatuko dira
Ordiziak beste urrats bat egin du hiri antolamendua eta mugikortasuna hobetzeko bidean. Urtarrilaren 7az geroztik zabalik dago Joseba Rezola paselakua eta Lazkaibar lotzen dituen pasabidea. Oria ibaiaren gainean jarritako pasabide berri horrekin Skate-parkearen erabiltzaileen segurtasuna ere bermatu da. Azken urbanizazio lanak otsailean zehar bukatuko dira.