Ostegun honetan izango da lehenengo bilera informatiboa

Martxan da aurreko astetik ‘Ordizia Denon Artean’   Ordiziaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerakinaren parte-hartze prozesua.Barrenan urtarrilaren 15a bitarte zabalik egongo den erakusketarekin batera hasi da eta bilera informatibo eta tailerrekin osatuko da. Lehenengo bilera informatiboa ostegun honetan da.

Hiri Antolamenduko Plan orokorra Ordiziaren aurrera begirako hirigintza antolatzen eta planifikatzen duen dokumentua da.Udalak duela hainbat urte heldu zion gaur egun indarrean dagoen plangintza orokorra berraztertzeari, horretatik abiatuta, aurrera begirako hirigintza-premiei eta aurreikuspenei erantzun egoki bat emate aldera.

Jose Miguel Santamaria alkateak eta Pilar Amenabar udal arkitektoak parte-hartze fase honen garrantzia azpimarratu dute. Euren iritziz, oso garrantzitsua da Ordiziako herritarrek beren iritzia ematea, horrekin herriaren aurrera begirako hirigintzaren diseinuari buruzko haien ikuspegia txertatzea ahalbidetzen baita.

Informazio-bileretan planaren aurrerapenaren edukia azalduko da, orokorrean.Lehena ostegun honetan bertan izango da, euskaraz. Bigarrena, berriz, azaroaren 23an, gaztelaniaz.

Lantegietan landuko diren eztabaidagaiak honako hauek izango dira:            

                          

Azaroaren 29a:lurralde-eredua eta hirigintza-plangintza.  Aukera eta proposamen orokorrak.                                                                                                                                     Abenduaren 12a:  etxebizitza eta ekonomia-jarduerak.Hornidurak:ekipamenduak eta espazio libreak.Katalogatutako hirigintza-ondarea.                                                              Abenduaren 19a:  mugikortasuna, irisgarritasuna eta zerbitzu-azpiegiturak.Natura-/landa-eremua eta baldintzatzaile gainjarriak.

Hauek denak udaletxeko batzar aretoan izango dira, 18:30ean hasi eta 20:30ak arte gehienez.

Herritarrek eztabaidatzeko egingo diren lantegietan parte hartzeko izena ematea eskatu da, lanerako egonkorrak eta operatiboak izan daitezen. Izena emateko Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbira korreoa idatzi, 943805652 telefonora deitu eta arreta-bulegora joan daiteke.

Jarribideak zehaztu eta aukera berriak garatu

Esposizioarekin herritarrei dei egiten zaie hausnarketa-, eztabaida- eta proposamen-prozesu batean parte hartzera, gerora, herriaren aurrera begirako hirigintza arautuko duten jarraibideak zehazte aldera. Prozesua herritar guztiei zabalik dago; hortaz, interesa duten pertsona guztiei parte hartzera eta ekarpenak egitera gonbidatzen zaie.

Herritarrek parte hartzeko prozesu horretako fasea beteta, eta jasotako ekarpenak aztertuta eta, hala badagokio, onartuta, plan berriko antolamenduko irizpideak, helburuak eta proposamen orokorrak berrestea onartuko da, ondoren plana hasiera batean onartuko da, gerora behin-behinekoz onartuko da, eta azkenik, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra behin betikoz onartuko da.

Alkateak Ordiziarentzako aukera berriak garatzeko prozesu horrek duen garrantzia azpimarratu du. Planak herri atseginagoa, jasangarriagoa eta irisgarriagoa diseinatzeko aukera ematen duela, eta proiektuaren euskarria herritarren parte-hartzea dela nabarmendu du.

Interesa duen edonork aurkeztu ahal izango dizkio bere iradokizunak edo alternatibak  aurrerapen-dokumentuari jendaurrean dagoen bitartean; hau da, urtarrilaren 15era bitartean.Udalaren erregistroan (herritarren arreta-bulegoa), posta bidez nahiz telematikoki egin ahal izango du Udalaren egoitza elektronikoan.

Aurrerakinaren dokumentazio osoan udaleko web gunean dago ikusgai, honako loturan: http://www.ordizia.eus/hiri-antolamenduko-plan-orokorra