Esposizio batek, informazio-saioek eta gaiari buruzko hainbat lantegik erraztuko dute dokumentuari ekarpenak egiteko hausnarketa

Ostegun honetan inauguratu da Barrena kultura-etxean Ordiziaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapena.Horrela, hasiera eman zaio plan berriaren aurrerapenaren fase honetako herritarren parte-hartzeari: "Ordizia denon artean". Xedea Ordiziaren aurrera begirako hirigintza-plangintzarekiko herritarren ikuspegia txertatzen laguntzea da.Plan orokorra urtarrilaren 15era arte egongo da jendaurrean.Datozen egunotan, informazio-triptiko bat emango da argitara, bai esposizioari publikoari buruzkoa, bai herritarren parte-hartzeari buruzkoa.

Horrela, herritarrek parte hartzeko martxan jarri den prozesua honako hauek osatzen dute: inauguratu berri den esposizioak, argitara emandako informazio-materialak eta azaroan eta abenduan zehar herritarrekin landuko diren informazio-bilerek eta lantegiek.

Plan orokorra Ordiziaren aurrera begirako hirigintza antolatzen eta planifikatzen duen dokumentua da.Udalak duela hainbat urte heldu zion gaur egun indarrean dagoen plangintza orokorra berraztertzeari, horretatik abiatuta, aurrera begirako hirigintza-premiei eta aurreikuspenei erantzun egoki bat emate aldera.Landutako aurrerapenak (esposizioan taula handietan laburbildurik jasotakoa) Ordiziaren aurrera begirako antolamenduaren irizpideak, helburuak eta proposamenak jasotzen ditu, baita plana garatzeko araudiaren erregulazioa ere.

Esposizioarekin herritarrei dei egiten zaie hausnarketa-, eztabaida- eta proposamen-prozesu batean parte hartzera, gerora, herriaren aurrera begirako hirigintza arautuko duten jarraibideak zehazte aldera.Prozesua herritar guztiei zabalik dago; hortaz, interesa duten pertsona guztiei parte hartzera eta ekarpenak egitera gonbidatzen zaie.

Udal-gobernuaren iritziz, oso garrantzitsua da Ordiziako herritarrek beren iritzia ematea, horrekin herriaren aurrera begirako hirigintzaren diseinuari buruzko haien ikuspegia txertatzea ahalbidetzen baita.Aurrerapena jendaurrean egongo da astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara, eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara.Bisita gidatuak antolatuko dira. Horretarako, izena eman beharko da, 943805652 telefono-zenbakira deituta, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita, edo herritarren arreta-bulegora joanda.Bisita egunak oraindik zehaztu gabe daude.

Informazio-lantegiak eta gaikakoak

Prozesu parte-hartzailearen barruan informazio-bilerak eta gaikako lantegiak antolatuko dira, herritarrek eztabaida dezaten. Bilera eta lantegi horiek planaren edukietan sakontzen eta proposamenak egiten interesa izan dezaketen pertsona guztiei zabalik egongo dira.Informazio-bileretan planaren aurrerapenaren edukia azalduko da, orokorrean.Lehena heldu den azaroaren 16an izango da, euskaraz. Bigarrena, berriz, azaroaren 23an, gaztelaniaz.Gaikako lantegiak azaroaren 29an eta abenduaren 12an eta 19an izango dira.Topaketa guztiak 18:30ean hasiko dira, eta gehienez bi orduko iraupena izango dute.

Lantegietan landuko diren eztabaidagaiak honako hauek izango dira:                                       

Azaroaren 29a:lurralde-eredua eta hirigintza-plangintza.  Aukera eta proposamen orokorrak.                                                                                                                                      

Abenduaren 12a:  etxebizitza eta ekonomia-jarduerak.Hornidurak:ekipamenduak eta espazio libreak.Katalogatutako hirigintza ondarea.                                                                                                                               

Abenduaren 19a:  mugikortasuna, irisgarritasuna eta azpiegiturak.Natura-/landa-eremua eta baldintzatzaile gainjarriak.

Ordiziako Udalak Plan Orokorraren Aurrerapena idazteko prozesuan egiten ari den lan ikaragarria azpimarratu du, hainbat urte behar dituen lana.Herritarrek parte hartzeko prozesu horretako fasea beteta, eta jasotako ekarpenak aztertuta eta, hala badagokio, onartuta, plan berriko antolamenduko irizpideak, helburuak eta proposamen orokorrak berrestea onartuko da, ondoren plana hasiera batean onartuko da, gerora behin-behinekoz onartuko da, eta azkenik, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra behin betikoz onartuko da.

Gobernu-taldeak Ordiziarentzako aukera berriak garatzeko prozesu horrek duen garrantzia azpimarratu du.Planak herri atseginagoa, jasangarriagoa eta irisgarriagoa diseinatzeko aukera ematen duela, eta proiektuaren euskarria herritarren parte-hartzea dela nabarmendu du.

Interesa duen edonork aurkeztu ahal izango dizkio bere iradokizunak edo alternatibak  aurrerapen-dokumentuari jendaurrean dagoen bitartean; hau da, urtarrilaren 15era bitartean.Udalaren erregistroan (herritarren arreta-bulegoa), posta bidez nahiz telematikoki egin ahal izango du Udalaren egoitza elektronikoan.