igotzekoApirilaren 17an arratsaldeko 19:30etan Pleno Aretoan

Iñaki Petxarroman kazetari lasartearrak erraustegiaren inguruan sortu den polemika biltzen du "Su haietatik, ke hauek" liburuan; kazetari denetik hondakinen kudeaketarako estrategien nondik norakoak gertutik jarraitzeko aukera izan du. Hondakinak Kudeatzeko Plan Nagusia 2002an abiatu zen eta kazetariak honen 10. urteurrenarekin batera plazaratu zuen liburua.

Datorren asteazkenean aurkeztuko du Petxarromanek "Su haietatik, ke hauek" liburua Udaletxeko Pleno Aretoan arratsaldeko 19:30etan.