auzokonpostaAraba kaleko lorategian apirilaren 16an

Ordiziako Udalak Auzokonpostaren kanpaina berria Arana auzoan abiatuko du apirilaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, Araba kaleko lorategian kokatu den lehen auzokonposterako gunearen inaugurazioarekin.

Guztira 13 dira bertan konposta egiten hasiko diren familiak, martxoan Sasietaren eskutik ikastaroa jaso ondoren. Sasietak konpostagailuak, aholkularitza eta jarraipena eskainiko ditu. Ordiziako udala berriz, bere aldetik, gunearen egokitzapenaz arduratu da.

Kanpaina ez da aipatutako auzora soilik mugatu nahi, herritar orori eskaini nahi zaio aukera. Egiten diren eskaera kopuruen arabera, Udalak aztertuko du beste zenbait guneetan auzokonpostagailuak jartzeko egon daitezkeen aukerak (eskaera berriak egiteko deitu 943 88 58 50)