HAUTES-MAHAIKIDEAK AUKERATZEKO APARTEKO OSOKO BILKURA
Idazkaritza
Datorren astelehenean, hilak 27, egingo da Idazkaritzan, 09:00etan
Ordiziako Udalak maiatzaren 24an egingo diren Udal eta Foru hauteskundeei begirako zozketak egiteko aparteko osoko bilkura egingo du datorren astelehenean, hilak 27. Bilkura Idazkaritzan izango da, 09:00etan. Bi puntu izango ditu: 1.- Hauteskundeetarako hautes-mahaikideak aukeratzeko zozketa eta 2.- Hautes-propaganda jartzeko kokapenaren zozketa.