AZTERKETA DEIALDIA / ADMINISTRAZIO OROKOR TEKNIKARIA

Azterketaren eguna, ordua, tokia eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Jakintzei buruzko azterketa jarraian adierazi bezala burutuko da:

- EGUNA: 2017ko uztailak 19, asteazkena

- ORDUA: Goizeko 10,00.

- TOKIA: Urdaneta eskola Publikoa, Ordizia

BIHAR EGINGO DA APIRILEKO OSOKO BILKURA

2015 04 29 udaletxeaHamalau puntu izango ditu aztergai udalbatzak

Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 30, egingo du apirilari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Udaleko langileen lan baldintzak arautzen dituen Udalhitz hitzarmenaren 
aldaketa, Lurraldekar proiektu pilotua martxan jartzeko lankidetzarako protokolo orokorra onartzea, Goierrin indarkeria jasaten duten emakumeen arreta egoki eta koordinaturako protokoloa 
onartzea, eta Ordiziako Udalaren eta Basque Culinary Center Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea izango dira, besteak beste, bilkurako gai aipagarrienak.

HAUTES-MAHAIKIDEAK AUKERATZEKO APARTEKO OSOKO BILKURA

2015 04 23 hautesDatorren astelehenean, hilak 27, egingo da Idazkaritzan, 09:00etan

Ordiziako Udalak maiatzaren 24an egingo diren Udal eta Foru hauteskundeei begirako zozketak egiteko aparteko osoko bilkura egingo du datorren astelehenean, hilak 27. Bilkura Idazkaritzan izango da, 09:00etan. Bi puntu izango ditu: 1.- Hauteskundeetarako hautes-mahaikideak aukeratzeko zozketa eta 2.- Hautes-propaganda jartzeko kokapenaren zozketa.

HAUTES ERROLDA IKUSGAI HILAREN 13A BITARTE

2015-04-07 hautesUdaleko arreta bulegoan ikus daiteke, 08:30etik 13:30era bitartean

Ordiziako Udalak jakinarazten du apirilaren 13a bitarte egongo dela ikusgai udaleko arreta bulegoan Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan sartuko direnen behin-behineko hautes errolda, nahi duenak ikus dezan. Arreta bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30-13:30.