Egoitza elektronikoa

Ordiziako Udalaren administrazio elektronikoaren zenbait alderdi arautzen dituen ordenantza

3. artikulua. Egoitza elektronikoa.

  1. 1. Hiritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/07 Legearen 10. artikuluan jasotakoari jarraikiz, http://www.ordizia.com web-gunea izango da Ordiziako Udalaren Egoitza Elektronikoa.
  2. 2. Ordiziako Udalaren egoitza elektronikoaren zati izango dira, halaber, Udalaren jabetzako datuak argitaratzen eta kudeatzen dituzten web-guneak, betiere 2003ko martxoaren 19an Informatika Zerbitzuen Foru Elkartearekin (IZFE S.A.) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren edo horren ondorengoen, ordezkoen edo osagarrien babesean.
  3. 3. Bitarteko elektronikoen bidez Udala edo herritarrak baimendu behar direnean jarduera, prozedura eta zerbitzuetarako, hori egoitza elektronikoaren bidez egingo da.
  4. 4. Egoitza elektronikoa kudeatzeko arduraduna Ordiziako Udaleko Antolaketa eta Giza Baliabideen Saila da.

Ordiziako udalak bere egoitza elektronikoaren bidez, Ordiziako informazio orokorra eskaintzen du eta bereziki, udal-organizazioari dagozkion informazio eta gestioak.

Domeinuan jasotako informazioa Ordiziako udalak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke.

Ordiziako udalak ez du bere gain hartzen hirugarren batek informazio horren inguruan egin dezakeen erabileraren ardura, nahiz eta dokumentuek dituzten berariazko ohartarazpenei kasu egin beharko liekeen. Beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.

Ordiziako udala da Ordizia.eus domeinuan jasotako diseinu eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. Egoitza elektronikoan jasotako edozein motatako marka edo zeinu bereizgarri ere indarrean dagoen legeak babesten ditu. Baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu edo aldatzea, jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da.

Testu osoa (GAO 2014/12/05): Ordiziako Udalaren administrazio elektronikoaren zenbait alderdi arautzen dituen ordenantza.