cONCURSO PORTADAOstirala honetan zabalduko da erakusketa Barrenan

ORDIZIA – BARRENA KULTUR ETXEA
"NIKOLAS LEKUONA" II. ESTATU MAILAKO ARGAZKI LEHIAKETAREN ERAKUSKETA
Ekainaren 3tik 21era. Inaugurazioa: Ostirala, maiatzaren 31a, 19:00h.

Ekainaren 3tik 21era Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan "Nikolas Lekuona II. estatu mailako argazki lehiaketan aukeratutako lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.



Aurten bigarrenez, ORTZADAR Ordizia Argazki elkarteak, "Nikolas Lekuona" Argazki lehiaketa nazionala prestatu du. Bigarrengo edizio honetan, bai Euskal Herritik zein estatutik hainbat eta hainbat obra jaso dira. Guztira 80 argazkilarien 270 obra jaso dira, antolatzaileen aurreikuspen denak zein iazko parte-hartzaile kopurua gainditu direlarik. Hau dela eta, Ortzadar Elkarteak egiten duen balantzea erabat baikorra da. Oso pozik azaldu dira, honek lehiaketa honen kalitate zein erakargarritasuna baieztatuaz, hurrengo urteetan aurrera jarraitzeko animatzen du eta.
Erantsitako artxiboan erakusketaren katalogoa duzue, bigarren edizio honen erakusgarri da. Nahiz eta obra gehiago erakusteko asmoa izan, ez da posible izan. Hala ere, erakutsitako mahaiari jarraituz, era digitalean hainbat eta hainbat obra jaso ditugu, "Web" erako albuma sortzea ahalbidetu duelarik. Honekin, aurkeztutako obren kopuru eta kalitatea ikusteko modua ahalbidetu da http://ortzadarordizia.blogspot.com helbidean.
Bi gairi (librea eta Ordiziako txokoak) dagozkien sariak eman dira. Mamen Mari Ayalak (Donostia), Agustín Sagastik (Durango) eta Agustín Gurrutxaga Garagarzak (Bergara) osatutako epaimahaiak segidako sariak eman ditu: Gai librean, lehen saria Jose Beut Duato (Valencia); Bigarren Saria: Miquel Planells Saurina (Banyoles); Hirugarren saria Jose Lara Cordobes (Cordoba); Herriko edo Elkarte Saria: Javier Quiros Fernandez (Beasain); Ordiziako Txokoak gaia: Javier Quiros Fernandez (Beasain)

Lerro hauen bitartez irabazleak zoriondu, eta parte-hartzaile denak agurtu nahi dituzte antolatzaileek. Era berean, lehiaketa hau aurrera ateratzeko laguntzaile izan dira instituzio, entitate laguntzaile eta banakoei Ortzadar Elkarteak eskerrona azaldu nahi die, haiek gabe ezinezkoa bai litzateke lehiaketa aurrera eramatea. Mila esker denoi. Amaitzeko, argazkilaritza gustuko duten guziei, erakusketare bisitatzera eta datorren urteko III. Edizioan parte hartzera animatzen dute antolatzaileek.

ERAKUSKETAREN KATALOGOA