imagesGaur egingo da inaugurazioa arratsaldeko 19:00etan

Martxoaren 4tik 22ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Leire Sainz de Aja (Bilbo) artistaren pinturak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

Leire Sainz de Aja Ahedo Bilbon jaiotako margolaria da, astean zehar Bilboko erdialde eta Karrantza Harana berdearen artean bizi dena: kosmopolitismoa eta astebukaeran lasaitasuna Bizkaiko aranik orlegienean.

José María Arenaza Urrutiak, Historian katedradunak, erakusketarako prestaturiko katalogoan zera idatzi du: "Garrantzitsua iruditu izan zait beti arte garaikidea jendearengana gerturatzea. Leire Sainz de Ajaren lanak horren adibide dira. Bere margolanak hortxe daude, figurazioaren eta abstrakzioaren muga-lerroan. Ikusleak adimen-esfortzu bat egin behar du margolan mota hau asimilatzeko. Lasaitasunez begiratu behar da, ez baitugu bere esanahia asmatuko argazki batean bezain agudo. Adimen ariketa bat burutu beharko dugu artistak adierazi nahi duena ulertzeko. Baina bukaeran margolan mota hau begiratzen egoteak merezi du, gozatu egiten baituzu.

Obraren azaleko soiltasunaren azpian adimen-lan sakona dago. Elementu gutxi batzuekin ideia, emozio bat transmititzen da, iradokitzen da. Oso heldua izan behar zara, artistikoki heldu, osotasuna ez kaltetzeko nahitaezkoak diren lerroak ezagutzeko. Zein kolore alboratu behar dugun jende artean zabaldu nahi dugun ideia ilundu gabe. Pablo Picassok zioen "artea beharrezkoa ez dena alboratzea dela".

Leirek horixe egiten du bere estudioaren bakardadean eguneroko lanak ematen dion erraztasunarekin. Berari inspirazioa eskuan arkatza edo pintzela duela iristen baitzaio.

Erakusketa honetan pintura soilik ikusi ahal izango da, pintura, anekdotarik gabekoa, elkartze-elementurik gabekoa, eduki ideologiko gabekoa. Arte hutsa.

Urduñan jarri berria du hamabi metro karratu dituen sormen-lan bat, Foruen plaza handian. Nazio mailako eta nazioarteko ospea duten beste artista batzuen ondoan. Bikaina. Obraren orokortasunean ez da besteak baino gutxiago.

Bere mailaren aitortza da, nazio mailako pintura-artean altua, sendoa da. Adi artista honen ibilbide profesionalari. Gauza onak entzungo ditugu berataz.

Gaur Ordizian, ezbairik gabeko kalitatea duen pintore baten lanak ikusi ahal izango ditugu. Ibilbidea egin behar du oraindik, baina bide ona hartu du.
Burdin oxidoz ere oso homogeneoa den obra bat egiten asmatu du. Aldi berean aberatsa eta oso argia da. Argia erakusketa honen protagonista baita.

Abstrakzio honen aurrean Leire marrazkilari bikaina dela esan behar da. Baina horretaz beste uneren batean hitz egingo dut. Gaur soilik gustatuko litzaidake jendeak bere obraren argiaz eta koloreaz gozatzea."

Honekin batera erakusketarako argitaratu den katalogoa igortzen dizuegu