Argi Berri bertso band 2013RECOstiralean jaialdi nagusia eta larunbatean Bertsoband

Jakingo duzuen bezala AHOZ AHO 2013 ostiralean hasi zen.

Kalabaza forma duen Konstelazioaren lehenengo izarrak egon dira gurekin asteburu honetan eta elurrak ere gerturatu egin izan nahi du ipuinen eta istorioen unibertsoan gozatzeko.


Ostiralean CARLES GARCIA DOMINGO valentziarra eta MERCEDES ALFONSO kubatarra saio dinamiko eta umoretsua eskaini ziguten Barrena Jauregian.

Beraiekin URDANETA IKASTETXEKO ikasle batzuk Jaialdiaren lehenengo harritxoa jarri zuten kanta bat eta ipuin batekin. Urtero bezala ikastaro bat izan da URDANETA IKASTETXEAN eta JAKINTZA IKASTOLAN ahozkotasuna lantzeko umeekin. Aurten ikastaroaren irakaslea ITZIAR REKALDE izan da, Euskal Herriko narratzaile ezaguna eta euskal ahozkotasunaren erreferentea.

Larunbatean Plaza Nagusira ume asko gerturatu ziren TONI LASALen "Ipuin Lapurra" ikuskizunarekin disfrutatzeko.
Eta PAILAZTANA KLOWN TALDEAren eskutik Jaialdiaren lehenengo sorpresa iritsi zen: "TUTURRUMURRUAK".
Bederatzi pertsonaia bereziak paseatzen elkarrekin eta ipuinak kontatzen belarrietara Tutu batekin ez da egunero ikusten den gauza eta gende asko PAILAZTANAren imaginarioa sartu zen irudimenaren munduetan bidaiatzeko. Elurraren presentziak poesia gehiago jartzeko balio zuen arratsalde magiko honetan.


Eta gauean Barrena Jauregian bigarren sorpresa: IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA.
Ibai Esoain (Orio), Aitor Navarro (Donosti), Amaia Pagola (Tolosa), Gorka Lariz (Ordizia), Joxeba Lizeaga (Urnieta) eta Aizkoa Olabarrieta (Gorliz) izan ziren partaideak. Eta Irantzu Mantxo (Ipuinkontalari), Iñaki Carretero (Ipuinkontalari), Belen Maiza (Ordiziako Kultur Zinegotzia) eta Beatriz Larrañaga (Intujai Teatro) lehiaketaren epaileak izan ziren.


Sei partaideen narrazioak entzun ondoren Ttipi Ttapu malabaristaren txanda iritsi zen bitartean epaileen eta publikoaren botoak kontatzeko.
Hauek dira GALA NAGUSIAN parte hartuko duten hiru finalista: Ibai Esoain (Orio), Gorka Lariz (Ordizia) eta Aizkoa Olabarrieta (Gorliz).

Eta jaialdiak aurrera jarraituko du. Asteartean eta asteazkenean umeentzako saioak URDANETA IKASTETXEA eta JAKINTZA IKASTOLAN.
Iñaki Carretero eta Ines Bengoa Ordiziako ikastetxeetara gerturatuko dira bere lana eskaintzera.


Asteazkenean arratsaldean Barrenan izango dugu beste aukera bat Jaialdiaren izarrak ezagutzeko: Martha Escudero (Mexiko) eta Soledad Felloza (Uruguai). Eta beraiekin batera JAKINTZA IKASTOLAko umeak Itziar Rekalderen ikastaroan prestatutako narrazioa eskaintzen.
Eta jaialdia bukatzeko bi opari ostiralean eta larunbatan:


Ostiralean AHOZKOTASUNAREN GALA NAGUSIA, arratsaldeko 19:00etan Herri Antzokian. Hantxe Lehiaketaren Finala ospatuko da, hamabi artista izango dira eszenatokian, Ordiziatarren partaidetza ere izango da URRUP Antzerki Taldearekin eta MARISOL CAVEROrekin eta sorpresa gehiago izango dugu ere... Beraz, aukera paregabea gau bat ahaztezina pasatzeko.


Eta larunbatean gure Kalabaza forma duen Konstelazioa betetzeko azken Izarrak izango dira Plaza Nagusian, arratsaldeko 19:30etan: BETI ARGI BANDA eta GOIERRIKO BERTSO ESKOLAko AITOR SARRIEGI eta IÑAKI APALATEGI bertsolariak bertsoak eta doinuak uztartuko dituzte Bertsoband ekitaldi horretan. Irati Arrieta izango da saioaren gai-jartzailea. Ordizian bertan ere izarrak daudelako.

Kontzertu harrigarria AHOZ AHO 2013 Jaialdia bukatzeko.

Hemen da ipuinen Unibertsoa...

Presta ezazu emozioen teleskopioa, eta murgil zaitez Kalabaza forma duen konstelazio magikoan...

Informazio gehiago:

AURKEZPENA: http://intujaiteatro.blogspot.com.es/2013/01/ahoz-aho-2013-sar-dadila-kalabazan.html

EGITARAUA: http://intujaiteatro.blogspot.com.es/2013/01/ahoz-aho-2013-egitaraua-programacion.html

ARTISTAK: http://intujaiteatro.blogspot.com.es/2013/02/ahoz-aho-2013-artistak.html