santa agedaSanta Ageda bezpera zelako irten ziren abestera

Otsailaren 5ean Santa Ageda ospatzen zela kontuan hartuta bezperako egunean, hau da, astelehenean pertsona talde bat abestera irten zen kalera. Taldea Goierriko Goiztiri AEK-koek, Urdaneta Ikastetxeko ikasleek eta Jubilatuen korokoek osatzen zuten.

Lukusin Pazan elkartu ziren guztiak arratsaldeko 15:15etan eta bertan abestu zuten lehenik. Ondoren, Nikolas Lekuona Plazan eta amaitzeko Barandiaran Plazara joan ziren. Eguraldiak eutsi zion abesten aritu ziren tartean eta jende dezente hurbildu zen tokiotara. Ikusi argazki bilduma osoa: