P1157243Urteurrenean egingo diren ekitaldiak antolatzeko lan taldeak osatu zituzten

Ordiziako danborradaren mendeurrenera begira batzordeak hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatu nahi ditu. Baita inguruan egon daitezkeen argazki eta ikus-entzunezko dokumentuekin erakusketa moduko bat prestatu ere. Lan handia dela kontuan izanik, 3 batzorde eta beste hainbeste azpibatzorde sortzea erabaki zuten atzoko bileran.

Hauek dira azpibatzordeak:

  • Lehenengo azpibatzordea danborrariek, barrilek, gastadoreek, txinoek eta bandek osatzen dute.
  • Bigarrena karrozaren sorketan parte hartuko dutenek.
  • Hirugarrena danborradaren inguruko dokumentu historikoak bilatzeaz arduratu direnek.

 Azpibatzorde bakoitzak bilerak egingo ditu antolatu daitezkeen ekitaldi desberdinen inguruan hitz egiteko eta behin ideiak garatzen dituztenean ekitaldiak planifikatzeaz arduratuko den batzordeari transmitituko dizkiote.

Aipatutako batzordeak ideia landu eta berau praktikara eramateak izango lukeen kostua zenbatekoa izango litzatekeen aztertu beharko du. Hurrengo urratsa finantza-baliabideen batzordeari dagokio. Ideia hori burutzeko beharrezkoak izango liratekeen finantziazioa eta baliabideak eskuratu beharko ditu. Eta azkeneko urratsa, ideia martxan jartzearena, ekitaldien organizazioaz arduratzen den batzordearen esku geratzen da.

Dagoeneko jarri dira martxan azpibatzordeak. Hala ere, ez du esan nahi taldeak itxi direnik eta deia egiten da interesa duten herritar guztiei, Otsailaren 14ean arratsaldeko 18:30etan egingo den bileran parte hartzeko.