IMG 1373QWEBORDIZIA-BEASAIN "ANTZERKI GARAIA" 2013 EGITARAUA
ANTZERKI GARAIA XIX EDIZIOA

Urtarrilaren 11an, Beasaingo Usurbe Antzokian zabalduko da "Antzerki Garaia" izeneko egitasmoa, "Esta noche no estoy para nadie" lanarekin.

"Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

Jakina denez, kanpaina horrek 1995eko lehen hiruhilekoan eman zituen lehenengo urratsak; beraz, aurtengoa Goierriko antzerti-denboralditxoaren hemeretzigarren ekitaldia da.



Iazko ekitaldiaren balorazioa oso positiboa izan zen, hori dela eta, aurten ere erabaki da Beasain eta Ordiziaren arteko lankidetzarekin aurrera egitea.

Helburuak aurreko ekitaldietako berberak dira: batetik, antzerti errepresentaziotara joateko ohitura galdu duen publikoa berreskuratzea; bestetik, publiko berria erakartzea, gazteak batik bat.

Lan horri ekiteko ezinbestekoa gertatu da borondateak batzea eta ahaleginak koordinatzea. Hemen aurkezten den egitaraua horien ondorio da.

Goierriko antzerti denboralditxo honen barruan 8 emanaldi egongo dira, urtarriletik apirilara, batzuk Beasaingo Usurbe Antzokian eta beste batzuk Ordiziako Herri Antzokian.

Taldeak eta obrak hautatzeko irizpidea kalitatea izan da eta kontuan hartu dira muntaia, lengoaiari emandako trataera, hizkuntza, konpainiaren eskarmentua eta profesionaltasuna eta obren arrakasta. Izan ere, egitaraua arrakastatsua gertatzeko gorabehera horiek guztiak hartu behar dira kontuan. Oraingo honetan euskal antzerkigintzaren produkzioa oparoa da eta hori aurtengo programazioan isladatuko da; 8 lanetatik sei euskaraz izango dira

Programazioa datorren urtarrilaren 11an, hasten da Ordizian, Txalo Produkzioak eskainiko duen "Esta noche no estoy para nadie" komedia musikalarekin, Gisela abeslariarekin eta Kivi Manver aktoresarekin. Lehenbizikoz "Antzerki gaiara" programazioan komedia musikala edo musical bat aurkezten da. Lehenengo emanaldi honetarako sarrera 12 eurotan salduko da, baina beste guztiak 10 euro izango dira emanaldi bakoitzeko. Ziklo osorako abonoa ere lortu daiteke, 60 eurotan. Abonuak dagokion Udaleko Kultura Sailean lortu daitezke.

"Antzerki Garaia" XIX. edizio honetan ikus daitezken lanak eta datak segidakoak dira:

Urtarrilaren 18an, Ordiziako Herri Antzokian: Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero artistek "Cotillas" lana aurkeztuko dute..

Otsailan hiru saio izango dira:
- lehena otsailaren 8an Usurbe Antzokian Xabier Mendigurenek, idazle beasaindarrak, idatzitako "Publikoari gorroto" lana eskainiko da, Ander Lupus, Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapu aktoreekin.
- Bigarrena, otsailaren15ean Pausoka/Glu-Glu Ekoizleak aurkezten dute "Goenkale-Kondesaren erretratua" antzezlana. Goenkale telesail mitikoaren hamazortzigarren urteurrena ospatzeko asmoz,.
- Eta hirugarrena Usurbe Antzokian, otsailaren 22an, "Hitzak" lana Hika taldearena.

Martxoak bi lan utziko dizkigu. Martxoaren 8an Usurbe Antzokian Tartean teatroak eskainiko duen "Lingua Nabajorun" lana Mikel Martinez eta Patxo Telleriarekin. Eta martxoaren 15ean, Ordiziako Herri Antzokian "Pottola" lana Txalo taldearena.

Programazioari amaiera emateko apirilaren 6an Tanttaka teatroak "Gauerdian" lana eskainiko du Itziar Atienza eta Iker Galartzarekin.

Emanaldi guztiak gaueko 22:15etan.

pdfantzerki_garaia_02.pdf