LARUNBATEAN, PLAZA NAGUSIAN "TXIRINBOLO" IKUSKIZUNA GARI, MONTXO ETA JOXELONTXO PAILAZOEKIN

Larunbata honetan, Plaza Nagusian, arratsaldeko 18:30etan Gari, Montxo eta Joxelontxo pailazo taldeak bere azkeneko lana  “Txirinbolo”  eskainiko du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako «Kale antzerkia bultzatuz» programaren barruan.  Barre egin dezagun denok! Ongi pasa dezagun! Ikuskizuna hastera doa! Pailazoak iritsi dira! Gari, Montxo eta Joselontxo!!! Ilusioz eta alaitasunez beteriko kutxa eta maletaz beterik datoz eta abentura berriez gozatzeko aukera emango diguten tresna eta asmakizun bitxiez. Ikuskizunetan denok parte hartu dezakegu pailazo hauen ateraldi eta gertakariekin, magia eta musikarekin, nahiz eta instrumentu bitxiekin egina izan.

Hori bai! Jotzen duten nota bakoitza humore eta dibertsio txinparta bat da! Zirkuko pistan ematen den hiru pailazo musikarien ikuskizuna, non helburua, umore garbiaren bitartez ikusleen barrea lortzea den. Ordu beteko saioan zehar Gari, Montxo eta Joselontxok komeriaz beteriko istorio berriak dakartzate, pantomima, magia eta musika erabiliaz “Commedia dell Arte” eta zirkuan girotutako munduan murgilduaz.

 

Bere helburua, haurrak eta helduak barrez lehertzea eta ondo pasatzea da, zirkoko pailazoa eredutzat hartuta. Maiz izan dira Gari, Montxo eta Joselontxo Europako zirkoetako pistetan lanean. Hiru pailazoen artean, ordu beteko saioa osatzen dute. Bai haurrak bai helduak primeran pasatzeko aproposa diren ikuskizun paregabeak.