OSTEGUNEAN HASTEN DA BARROKO AIRE ZIKLOAREN XXXIII. EDIZIOA

Ostegun honetan hasiko da Ordizian BARROKO AIRE, Musika Barrokoaren egunak jaialdiaren XXXIII.ekitaldia. Eta jaialdi horrek segituko du hilabete honetako igandeetan, herriko Parrokian beste lau kontzertuekin, Ordiziako udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta.

 

Zikloari hasiera emateko ostegunean, Ordiziako Eliz Parrokian, arratsaldeko 6:30ean, Plektrum Ensemble taldeak kontzertu interesgarria eskainiko du.

 

Aurten Barroko Aire jaialdiak kontzertu bat gehiago eskaintzen du eta gainera oso kontzertu berezia, zeren eta ezagutzera emango da Valvanera-ko Monasterioko Abadian, Anguiano (Errioxa), aurkitutako gitarra barrokoko errepertorio argitaratugabea, 1730ean datatuta, José Ochoa de Arin ordiziarrak eta parrokiako bikarioak sinatuta.

 

Kontzertuaren aurretik, Maria del Carmen Ramírez Vilches ikerlariak hitz egingo du, José Ochoa de Arin ordiziarraren aurkitutako gitarra barrokoko errepertorio argitaratugabearen gainean. Barroko berantiarren garaian Españan gitarra barrrokorako jotzen ziren muestra bat dira aurkitutako 7 piezak: 2 Kalejira/pasacalle, lau tocata eta “Fustember” garaiko herriko melodiaren bertsioa.

José Ochoa de Arín eta Eceiza, Ordizian jaio zen 1672. urtean eta Ordizian hil zen baita 1743. urtean, familia noblearengandik zetorren, bere aita Lorenzo Ochoa de Arín Carlos II-ren idazkaria izan zen. Jose Ochoa de Arin Ordiziako bikarioa izan zen eta “Doctrina Christianaren explicacioa” idatzi zuen euskaraz , eta testu hau Gipuzkoan euskaraz inprimatutako lehen testua izan zen, Donostian argitaratuta 1713. urtean.

Mayka Ramirez Vilchesen azalpenen ondoren Ochoaren lanak entzungo ditugu Plektrun Ensemble taldearekin. Plektrum Ensemble proiektua 2000. urtean jarri zen martxan, plektro-instrumentuetarako egun dagoen errepertorio historiko zabala ahanzturatik erreskatatzeko eta zabaltzeko. Azken urte hauetan, hainbat kontzertu eman dituzte talde instrumental desberdinekin, betiere beren formazioa aurkezten den errepertoriora egokituta.

 Kamara taldeak aurkezten duen programan Ochoaren bost ordenetako gitarrarako argitaragabeko piezen estreinaldia dago;Ochoa de Arinek sinatutako piezak dira, 1730. urteko data dutenak, eta Gaspar Sanzek egindako “Instrucción de música sobre la guitarra Española” izeneko hiru liburukiko ale bati erantsitakoak. Ochoak berak Gaspar Sanzen lanei egindako eransketa gisa aurkezten ditu.

Ordiziako programan, “Cinco órdenes” izenburu duena Plektrum Ensemble horrela osatuko da: Isabel Abarzuza Fontellas, Milango mandolina,  Patricia Calcerrada Cano, mandolina napolitarra, Francisco Sagredo López, gitarra barrokoa, Gabriela López Bono, espineta eta Igor Saenz Abarzuza, bioloncello barrokoa.

Musika barrokoarekin disfrutatzeko parada erakargarria, igande honetan, eta aukera ezinhobea ordiziar baten lan ezezagunak entzuteko ostegunean Ordiziako Parrokian, arratsaldeko 6:30ean.