LIBURU BABY KLUBA EKIMENAK URRIAN ETA AZAROAN JARRAIPENA IZANGO DU UDAL LIBURUTEGIAN

Saioak Udal Liburutegian egingo dira , urriaren 16an (10:30 h) eta azaroaren 6an. (17:00 h.)

Liburu Baby Kluba ekimenak,  “Ordizia Hiri Hezitzailea” programaren barruan garatzen dena jarraituko du Udal Liburutegian urrian eta azaroan;  Udal Liburutegiak sustatzen du eta urtean zehar Liburutegi berak bultzatzen duen ipuinkontaketen saioei gehitzen zaio.

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Jarduaren ardatza eta abiapuntua liburua da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Hiri hezitzailaren helburu etengabea ikasi, trukatu eta partekatzea da. Hortaz, bertako biztanleen bizitza aberastea ere bai eta nagusiki, haur eta gazteak heziko ditu, baina borondate irmoa agertu behar du adin guztietako pertsonak bizitzan zeharreko prestakuntzan sartzeko. Eta zentzu horretan Liburu Baby kluba ekimena Hiri hezitzailearen printzipioen barruan kokatzen da, hala nola Hiriak aniztasunean oinarritutako hezkuntza sustatuko duela esaten denean, betiere ulergarritasuna, nazioarteko  lankidetza  solidarioa;  edota Hiria  familiei  behar  bezalako  prestakuntza  ematen  ahaleginduko  duela esaten denean,  haien  seme-alabei hazten laguntzeko, haien seme-alabei hiriaren funtsa barneratzen laguntzeko, elkarrekiko begirunearekin bat. Alde horretatik, oro har, hezitzaileentzako prestakuntza-proposamenak garatuko  ditu,  bai  eta  hirian,  nahiz  eta  maiz  ohartu  gabe,  hezkuntza-eginkizunak  betetzen  dituzten pertsonentzat ere.

Eta marko horretan garatu nahi da Liburu Baby Kluba ekimena.Parte hartzaileen kopurua mugatua izanik, komeni da izena ematea Liburutegia bertan edo  943805633 telefonoan  edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoan