Ordiziako Herri Antzokiak opera eta ballet denboraldi berriari hasiera emango dio urriaren 15ean, astelehenean. Emanaldiak Londoneko Opera Royal House aretotik zuzenean eskainiko dira, kalitate hoberenean. Guztira hamaika saio izango dira, 2019ko ekainaren 11a bitarte. ‘Mayerling’ ballet obrarekin hasiko da. Lehenengo saioa 20:15ean hasiko da eta hiru ordu eta laurden iraungo du. Bigarren saioa izango da luzeena, 18:00etan hasita. Sarrerak aurten ere 13 eurokoa da.

Proiektu hau 2014.urtean jarri zen martxan eta aurten lehenengoz denboraldi osoa emango da, izan ere geroz eta publiko gehiago gerturatzen da aretora. Hurrengoak hauek izango dira: Ricchar Wagnerren ‘Las Valquirias’ opera (urriak 28, igandea, 18:00etan), ‘La Bayadère’ (azaroak 13, 20:15ean), ‘El Cascanueces’ (abenduak 3, 20:15ean), ‘La dama de Picas’, (urtarrilak 22,  19:45ean), ‘La Traviata’ (urtarrilak 30, 19:45ean), ‘Don Quijote’ (otsailak 19, 20:15ean), ‘La forza del destino’ (apirilak 2, 19:15ean), ‘Fausto’ (apirilak 30, 19:45ean), ‘Mix Ballet’ (maiatzak 16, 20:15ean) eta ‘Romeo y Julieta’ (ekainak 11, 20:15ean).