Ikuskizuna Plaza Nagusian, arratsaldeko 6etan.

Ostegun honetan, Plaza Nagusian, arratsaldeko 18:00etan Hortzmuga taldeak  “Jule” lana eskainiko du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako «Kale antzerkia bultzatuz» programaren barruan.

Familia osoarentzako kaleko ikuskizun ederra, ametsei, oso urrun daudenei ere jarraitzeko premia aldarrikatzen duena. 'Jule' ikuskizunak, 1989az geroztik kaleko antzerkiaren laguntzaz jendea entretenitzen eta kontzientziak astintzen diharduen Hortzmuga konpainia bilbotarraren zigilua du. Antzerkian hogeita hamar urte ibilaldiaren ostean, Hortzmuga Teatroa barrenak mugiarazteko antzerkia egin nahi du, testuinguru soziala kritikatuz eta aztertuz, zur eta lur utziz eta pentsaraziz, ikusleen kontzientziak astinduz eta beren jakin-mina piztuz, jendea hunkituz; izan ere, gure ustez, esperientzia eraldatzailea izateko asmoarekin begiratzen dute ikusleek. ... Geroztik, hogeita hamar ekoizpen eta ekitaldi handi egin ditu. Horregatik, erreferentziako konpainietako bat bezala finkatu da euskal arte eszenikoen lanbidean.

Hortzmugarentzat proiektu berri bakoitza bidaia da, eta bertan artisau jendeaz inguratzen dira, musika egiten duten artisauak, eszenografiak eraiki, testuak idatzi, formak eta moduak sortu, pertsonaiak irudikatu, argiekin marraztu, soinuak fabrikatu… azken finean, istorioak kontatzen dituzte.

“JULE” antzezlan honetan hauxe kontatzen da: “Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki. Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai”.

 

Beraz ostegunean kale antzerkiarekin hitzordua Ordiziako Plaza Nagusian, JULE familia osoarentzat zuzendutako kale-ikuskizuna,  non eta umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko Hortzmuga taldeko modu berezia nabarmen ageriko dira.