LEKAROZKO KORTARIAK ERAMAN DU GAZTA LEHIAKETAREN TXAPELA

San Sebastian Gastronomikak 8.750 euro ordaindu dute enkantean irabazi duen gaztarengatik

‘Zeruan gaude’, esan du Nafarroako familia garaileak

Otsailean eginiko gazta nafarrak irabazi du Ordizian gaur ospatu den Artzainek eginiko Ardi latxa gazta Lehiaketaren 45. edizioa. Lekarozko SC Kortariak aurketu du gazta ketua, ‘orekatua’. Orain ‘zeruan’ daudela eta, irabaztearen ondorioak zer ekarriko zain dago artzain familia. Duela lau urte hasi ziren gazta egiten eta aurten Uharte Arakilgo sari nagusia eraman du. Bigarren saria etxean geratu da, Joseba Intsausti ordiziarrak irabazi baitu.

750. urteurrenari keinua

San Sebastian Gastronomikak urrian, 7tik 10era Donostian egingo den gastronomia kongresura eramateko enkantean aurkeztu da. Eta baita irabazi ere 8.750 euro ordainduta. Erakundeak 20 urte beteko ditu eta hori ospatzeko aurten mundu mailako gastronomía kongresurik ospetsuena ekarriko du hirira aipaturiko egunetan. Tokiko produktuak bultzatzea du helburuetako bat eta denak kontutan hartuta lehiatu da enkantean. Ordiziako hiribilduak 750 urte dituelakoan jarri du enkantea eramateko 8.750 euroko diru kopurua. ‘Gazta ahalik eta jende gehienak dastatzeko aukera izatea’ espero du erakundeko ordezkariak.

Nahiz eta lehen orduan eguraldiak ez duen asko lagundu,   giro jatorrean ospatu da gaur beste behin Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka. Asteazkeneroko azokaz eta gazta lehiaketa entzutetsuz gain, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko erakusketa, euskal oiloen lehiaketa eta Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa ere izan dira Ordizian. Kalean jendearen joan etorria etengabekoa izan da, eta Goierriko produktu onenak bertatik bertara ikusi, erosi eta dastatzeko aukera izan dute feriara inguratu direnek. Asteazkeneroko azoka ere apain zegoen Plaza Nagusian.

Arratsaldez pelota eta herri kirolak eta garaileen zerrendak

Arratsaldean festak jarraitu egingo du. Profesionalen arteko eskuzko bi pilota partida jokatuko dira Beti-Alai pilotalekuan, eta 19:30ean, Joxemiel Barandiaran plazan, Herri Kiroletako erakustaldia egingo da: aizkolariak, harrijasotzaileak, trontza, txingak... 750.urteurrenaren baitan antolatuta, gune historikoan bisita gidatu antzeztua ere egingo da.

Ordiziako Euskal Jaiak igandean bukatuko dira, Lazkao Txiki XXVIi. Bertsopaper Lehiaketaren sari ematearekin. Ostegunean,ostiralean eta larunbatean, ordea, ekintza gehiago izan dira, aurretik iragarri den bezala.

Lehiaketak. Irabazleen zerrendak

ARTZAINEK LATXA  ETA KARRANTZANA ARDI-ESNEZ EGINDAKO XLV. GAZTA-LEHIAKETA

1.-Saria .1.750 euro - KUTXAren garaikurra – 12.000 etiketa esaldi honekin: ORDIZIAKO TXAPELDUNA, ARTZAIAREN IZENA eta URTEA  eta Diploma       

SC Kortaria (Lekaroz, Nafarroa)

2. Saria.850 euro Ordiziako Udalaren saria eta diploma.

Joseba Intsausti (Ordizia, Gipuzkoa)

3. Saria.500 euro Ordiziako Udalaren saria eta diploma.

Unai Lekuona Ruiz de Luzuriaga (Aia, Araba)

4. Saria.250 euro  eta  Diploma.

La Leze SC  (Ilarduia, Araba)

5. Saria.220 euro  eta Diploma.

Aizpea EZ  (Olaberria, Gipuzkoa)

Edizio honetan, aurre dastaketaren ondoren sailkatuak izan diren 14 artzainei FINALISTAREN DIPLOMA bana eman zaie.

 

FRUITU ETA BARAZKI LEHIAKETA

FRUTAK

1.- Maddi Iradi,  Zabaloene baserria (Hernani)

BARAZKIAK

1.- Argiñe Rubio,  Txillarre (Elgoibar)

2.- Kontxi Zinkunegi, Muino baserria (Donostia)

3.- Jose Lonbide, Unzilla ortue  (Aretxabaleta)

KANPOKOAK

1.- Igor Lete, Iparragirreko ortue  (Ispaster)

 

ASTEROKO AZOKAKO POSTU HOBERENEI AIPAMENAK

Patxi Izagirre, Montes etxea (Ibarra)

Patxi Arizmendi, Iturrioz Baserria. (Arama)

Edurne Jauregi, Irabiazpi Baserria. (Baliarrain)

Anttoni Murgiondo, Beko-Etxe (Gabiria)

 

PERRETXIKU LEHIAKETA. AIPAMEN BEREZIA

1.- Maddi Iradi,  Zabaloene baserria (Hernani)

 

EUSKO OILOAREN LEHIAKETA

- Lehen Saria. Beltza

José Pablo Larrea (Oñati)

- Lehen Saria. Gallina Gorria

Antonio Alvarez (Getaria)

- Lehen Saria. Lepasoila

Maria Jesús Lejardi (Markina)

- Lehen Saria. Marraduna

Igor Garmendia (Zaldibia)

- Lehen Saria. Zilarra

Mikel Albizuri (Getaria)

- Lehen Saria . Lotea

Mikel Albizuri (Getaria)

- Bigarren saria . lotea

Antonio Alvarez (Getaria)

- Lehen Saria Goierriko Loteari

Igor Garmendia (Zaldibia)

 

GANADU LEHIAKETA

1º/ 12-18 hilabete bitarteko bigantxak

1.premio: Urkimendi baserria (Arrasate)

2.premio: Garagartza Gain (Azpeitia)

3.premio: Dolaetxe Elkartea (Oñati)

2º/ 18-24 hilabete bitarteko bigantxak

1.: Urbizu Berri baserria (Idiazabal)

2.: Zokolo Berri baserria (Zestoa)

3.: Garagartza Gain (Azpeitia)

3º/ 2-3 urte bitarteko bigantxak

1.: Zokolo Berri baserria (Zestoa)

2.: Urbizu Berri baserria (Idiazabal)

3.: Urkimendi baserria (Arrasate)

4/ 3-5 urte bitarteko behiak

1.: Urkimendi baserria (Arrasate)

2.: Urbizu Berri baserria (Idiazabal)

3.: Zokolo Berri baserria (Zestoa)

5º/ 5-7 urte bitertako behiak

1.: Urkimendi baserria (Arrasate)

2.: Zubeldi-Erdi (Abaltzisketa)

3.: Urbizu Berri baserria (Idiazabal)

 6º/ 7-9 urte bitarteko behiak

1.: Urbizu Berri baserria (Idiazabal)

2.: Zubeldi-Erdi (Abaltzisketa)

3.: Urkimendi baserria (Arrasate)

7º/ 9 urte baino gehiagoko behiak

1.: Zokolo Berri baserria (Zestoa)

2.: Urbizu Berri baserria (Idiazabal)

3.: Garagartza Gain (Azpeitia)

HAZITIK SORTUTAKO URRIXA ONENA (ABEREKINGO SARIA)

URKIZU BERRI, Idiazabal

BURU DOTOREENA DUEN BEHIA (HEBEKO SARIA )

ZOKOLO BERRI, Zestoa