HISTORIAN ERABILI DIREN 'PISUAK ETA NEURRIAK' DELIKATUZEN

Ikusgai jarri dira luzera, pisua, edukiera eta denbora neutzeko erabilitako tresna desberdinak

Hiribilduaren 750. Urteurrenaren ospakizunen baitan eta Ordiziako azokak eta bere inguruko merkataritza jarduerak izan duen eta egun duen garrantzia kontutan izanik, garai batean erabiltzen ziren pisu eta neurriak ezagutarazteko erakusketa bat antolatu da du D’elikatuz Zentroak.

Gizakiak betidanik erabili ditu luzera, pisua, edukiera, denbora neurriak, hasera baten, behaketa eta esperientzia oinarri hartuz zehazten zirenak. Neurketa sistemak hobetuz joan ziren, merkataritza truke eta idazketa eta zenbakikuntzaren garapenari esker. Gizarte guztietan legez arautu behar izan ziren pisu eta neurketa sistemak, toki batetik bestera aldatzen baitziren, arrazoi fisikoengatik alde batetik ( materialen dilatazioa eta uzkurdura, higadura edo erabilpenagatik kaltetzea) eta erosle eta saltzailearen interesen adostasun ezagatik bestetik.

Prozesu luzea izan zen, 1875ean Paris-eko Itunaren bitartez Sistema Metriko Dezimala ezarri zen arte. Gaur egun, oraindik ere, herrialde anglosaxoi batzuetan ez da erabiltzen.

Gure eremuan Sistema Metriko dezimalaren ezarpena, antzinako unitateei buruzko informazio bilketa sistematiko batez lagunduta etorri zen, baliokidetasunak zehazteko. Espainian, lan hau 1852ko Taulekin amaitu zen, non gaur egungo neurriak eta pisu eta neurri metrikoen arteko korrespondentzia zehazten den.

Erakusketan Gordailua, San Telmo Museoa, eta Goierri nahiz Ordiziako baserrietako jabeek utzitako elementuak daude ikusgai urriaren 14ra bitarte.

*Argazkian, udal arduradunak, material parte bat utzi duten hainbat herritar eta Mari Jose Telleria, Kulturako foru zuzendaria.