Erdi Arokoa irailera atzeratu da aurten

Artzain Egunarekin hasi zen apirilean Ordiziako azoka berezien egutegia finkatu da. Udalak eta herriko nahiz kanpoko talde desberdinek antolatutakoak iragartzen dira. Maiatzean izango du segida hilaren 5ean Emanuerre taldearen garagardo artisauen azokarekin. Ordizia Rugby elkartearen garagardo festaren txanda, betiko moduan, ekainaren amaieran izango da, 28an hasi eta uztailaren 1era.

Irailean Euskal Jaiak 3tik 8ra ospatuko dira eta aparteko feria 5ean da. Eta maiatzean izaten den Napar Bideak elkartearen Erdi Arokoa aurten irailaren 22an eta 23an egingo da.

Amaitzeko, besterik ez bada sortzen, Eguberrietako feriarekin itxiko da urtea, abenduaren 26an.