Apirilaren 9tik 27ra

Apirilaren 14an, larunbatean, goizez Euskal Akuarelariaren Elkarteko kideak izango dira Ordizian akuarelak egiten; arratsaldean Barrenan 17:30etan: Elkarteko kide batek akuarela sortzeko prozesua erakutsiko du zuzenean eta segidan erakusketa inauguratuko da artistekin.

Datorren astelehenean, apiirlaren 9an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Euskal Akuarelarien Elkarteko erakusketa zabalduko da. Bertan 28 artisten lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren apirilaren 27ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita).

Datorren larunbatean, hilaren 14an, goizez Ordiziako kaleetan elkarteko kideak arituko dira akuarelak margotzen eta arrasaldez inaugurazio ekitaldia izango da, erakusketan parte hartzen dituzten artistak bertan izango dira. Ekitaldi horretan, 17:30etatik aurrera Elkarteko artista batek  akuarela sortzeko prozesua erakutsiko du barrena Kultur Etxeko batzar aretoan eta segidan bisita  egingo da erakusketara arratsaldeko 18:30etan.

 

Euskal Akuarelarien Elkarteak, 1.945 urtean sortu zenak, akuarela margoen  221. erakusketa aurkezten du Ordiziako BARRENA KULTUR ETXEko areto nagusian.

 

Talde erakusketa honetan artista bakoitzaren aldaera libre eta aberatsa ikusi ahal izango da, gaietan eta baita pintura-estiloetan ere. Horrekin batera, atsegina da obren bukaerako emaitza ikustea, izan ere, teknika honetan paperaren gainean ura eta pigmentuak erabiltzen jakin behar da; eta zailtasun hori gaindituta agertzen da emaitza.

Erakusketaren katalogoa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN