ASTEROKO ARGAZKIAK: EMAKUMEAK

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Gaur martxoak 8,  Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen da eguna. Gaur gure txokoan hainbat argazki: emakume dantzariak, emakume mendizaleak, emakume langileak (Cartonajes Nadal, Bilore), emakume saltzaileak azokan, emakumeen taldeak…. Beste argazkiak ikusteko sakatu IRAKURRI GEHIAGO laukitxoan.

Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu? Emakume ezagunak daude, eta agian zuetako baten batek badakizki, horrela bada esaiguzu.

Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  helbidera bidali.