Urte honen hasieran antolatu ditugun 6 saioetan izandako harrera ona ikusita 2012/13. ikasturterako irakurketa tailerra berriz ere antolatzeari ekingo diogu. Ekaina bitartean 8/9 saio egingo ditugu.

Gure asmoa euskaraz irakurzaletasuna bultzatzea eta irakurketa-ohitura sustatzea da, eta hori lortzeko euskal literaturaren irakurketaren alde ludikoa indartu nahi dugu. Tailer hau herriko irakurzale guztiei zabalik dago eta aukera emango digu irakurritako liburuei buruzko iritziak elkartrukatzeko.



Irakurketa tailerra liburu bat aldi berean irakurtzeko elkartzen den talde batek osatzen du. Elkarketa horietan eztabaidatzen da bakoitzak etxean irakurritakoa: Literatur estiloa, akzioa, pertsonaiak... askotan liburuari buruz hitz egiten hasi arren, liburuarekin zerikusi ez dituen gaietara jotzen da. Honek asko aberasten du norberak egindako interpretazioa.

Irakurketa tailerra osatzen dutenak hilean behin elkartuko dira. Hurrengo bilera azaroaren 7an arratsaldeko zazpietan egingo dugu eta bertan adostuko da irakurri nahi dugun hurrengo liburua.

Irati Goikoetxea izango da "gidaria", eta hilabeteren batean ahal dela irakurketa saiora idazlea bera ekartzen saiatuko gara.

ANIMATU ETA IZENA EMAN LIBURUTEGIAN!!