Ireki da kontaketa lehiaketan parte hartzeko epea

Kimetz elkarteak, urtero egiten duen moduan, kontaketa lehiaketa antolatu du eta lanen aurkezpen epea zabaldu du dagoeneko. 18 urte baino gehiago dituen eta parte hartu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago lehiaketa. Idazten diren istorioen gaia erabat librea da eta  5-10 orri bitarteko luzapena izatea beharrezkoa. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz zein gazteleraz aurkeztu daitezke lanak.

Lan amaituak bidaltzeko epea apirilaren 17ra arte egongo da irekita. Ondoren, ekainean, literatur munduko adituek osatutako epaimahaiak irabazleak nortzuk diren emango du ezagutzera.

600 €ko bi sari nagusi banatuko dira, bat euskaraz idatzitako kontakizun onenari eta bestea gaztelerazko onenari. Saritu bi horien artetan gutxienez bat emakumea izan ezean, emakumeren batek idatzitako lan onenari 200€ko accesit bat emango zaio. Aipatzekoa da, bestetik sari berezia bat ere badagoela. Ordiziako egileek idatzitako kontakizunen artean hoberenari 150€ emango zaizkio.

 

Kimetz elkarteak Kutxa,  Orkli, S. Koop., eta Ordiziako Udalarekin laguntzarekin antolatu du lehiaketa.

 

Oinarriak