Lehiaketa martxoaren 3an, larunbata, izango da, 19:00etan, D´ELIKATUZ GUNEAN.

AHOZ-AHOAHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA iritsi da beste behin. Eta, berriro ere, zeuk ere parte hartu dezakezu...Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa. Zeu bezalako pertsonei.Ahozkotasunaren Unibertsoa zeurea ere badelako. Lehiaketa martxoaren 3an, larunbata, izango da, 19:00etan, D´ELIKATUZ GUNEAN.

 

Parte hartzaile bakoitzaren narrazioak zortzi minutu iraungo du gehienez.

 

Epaimahaiaren erabakiaren eta Publikoaren botoaren bidez, hiru narratzaile hautatuko dira Ahozkotasunaren Gala Handian parte hartzeko, BARRENA JAUREGIAN, martxoaren 16an, ostirala, 22:00etan.

 

Galan, hiru sailkatuek beren istorioak kontatuko dituzte berriro, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia aurten osatuko duten gainerako izarrekin batera. 

 

Epaimahaiak eta Publikoaren botoak sailkapena erabakiko dute, eta 300 euroko saria emango zaio irabazleari, 200 eurokoa bigarrenari, eta 100 eurokoa hirugarrenari.

 

Izena emateko, lehiakideek e-mail bat bidali beharko dute honako helbidera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

OINARRIAK