LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Gutxi falta da aurtengo karnabaletarako, eta festa giroa nabaritzen da herriko kaleetan,  kaldereroen eta zozomikote jaia gainean baitugu. Karnabalak ez du izan indarrik gure herrian, baina kaldereroen ospakizunak badu bere tradizioa. Hori baieztatzeko hemen dituzue 1920-30 hamarkadetako hiru argazki. Beste argazkiak ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan.

Lehena 1923ko Kalderero konpartsarena, bigarrena 1934koa, bertan Juanita Txurruka (ezkerrean), Maria Aizpurua (erdian) eta Felisa Soto (eskubian)  daude. Eta hirugarrena 1920ko hamarkadakoa Karnabaletarako musika banda. 

Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA IKUSTEKO) https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera bidali.