LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Aste honetan, Aurori Perezek bidalitako bi argazki ekartzen dugu gure txokora, Aurreneko 1950. urtekoa, Parrokiako Katekesiak antolatutako txango baten irterakoa eta bigarrena Etxaniz (Zubizarreta) jatetxean ateratakoa, Nadal enpresako langileen ohien bazkaria. Bigarren argazkia ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan.

Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA IKUSTEKO) https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera bidali.