Kontzertua igandean, arratsaldeko 18:00etan

Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren igandean, hilak 19a, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, hirugarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Arimaz Kamera Orkestra partaidetzarekin.Kontzertuanhonako  bakarlariak arituko dira: Arantza Etxabe sopranoa, Iker Nausia oboea eta Maddi Arana bibolina, denak Kepa Martinez de Alberdi zuzendaritzapean. Hauxe izango da taldearen hirugarren kontzertua Barroko Aire programazioan, azken biak 2011. eta 2013. Urtean.Kontzertuan segidako pìezak eskainiko dira: Georg Philiph Telemannen bi oberturak eta J.S.Bachen “Oboe eta bibolinerako kontzertua BWV 1060R” eta “Ich bin vergnügt mit meinem Glücke” BWV 84 Kantata.

Arimaz Orkestra Tolosako Eduardo Mocoroa udal musika eskolako irakasle eta ikasle ohiek sortu zuten 1999an, harizko instrumentuen ikasleen prestakuntza osatzeko helburuarekin,  eremu akademikoaz gain musika jarduerarekin jarraitzeko asmoz. Kepa Martinez de Albeniz da zuzendaria 2006az geroztik eta gaur egun proiektu guztiz sendoa dela esan daiteke. Jardun onaren erakusgarri dira eskaintzen duen kontzertu kopurua eta programen aniztasuna: Vivaldiren bi trompetarako kontzertua; Telemannen trompa kontzertua; Marceloren oboe kontzertua; Pergolesiren flautarena; Haydnen 30. eta 49. sinfoniak; Elgarren Serenade… azken batean helburu pedagogiko bat betez, bai entzuleriarentzat bai instrumentista bihurtuko diren ikasleentzat.

Kontzertu ugari eskaini ditu, besteak beste, herri hauetan: Durangon, Irunen, Hernanin, Ordizian, Andoainen, Usurbilen, Tolosan, Billabonan, Alegian, Donostian. Emanaldi horiek bai bakarka eta bai beste talde batzuekin batera eman dituzte, honako hauekin adibidez: Donostiako San Ignazio Abesbatza, Alegiako Txintxarri Abesbatza, Tolosako Orfeoia, Donostiako Aita Garaioa Abesbatza, Tolosako Musika Banda, Zestoako Musika Banda,…Orkestraren jarduerarik garrantzitsuena da Tolosako Santa Mariako kaperarekin batera aritzea baina Tolosan ematen dituzten ohikoez gain beste emanaldi batzuetan ere aritu dira elkarrekin, adibidez, Gabirian, Donibane-Lohizunen, Getarian, Burgosen, Madrilen,… eta goraipamen asko jaso dituzte

Taldearen zuzendaria Kepa Martinez de Albeniz Tolosan jaioa 1979an, Eduardo Mocoroa musika kontserbatorioan ekin zien trompeta ikasketei, eta Donostiako Francisco Escudero Goi mailako Musika Kontserbatorioan bukatu zituen 2002an, ohorezko sariarekin. 1998az geroztik kontserbatorioko ikasketekin batera Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutako abesbatza zuzendaritza ikastaroak egin zituen. Bestalde, Europa cantat erakundeak antolatutako Europako zuzendari gazteen akademian jardun zuen (Irlanda 2001, Alemania 2002). Urte hartan, zuzendari-prestakuntzarekin jarraitzea erabaki zuen eta Staatliche Hochschule für Musik und Darstellende Kunst Mannheim (Alemania) goi-eskolara joan zen. Bertan, Georg Grün izan zuen irakasle. Hainbat abesbatzetako kide izan da: Gipuzkoako Gazte Abesbatza (1998-2000), European Youth Choir (2000-2001), World Youth Choir (2000-2005) eta Kammerchor Saarbrücken (2002-2005). Gaur egun, Conductus Ensemble musika-elkarteko eta Hondore Abesbatzako kidea ere bada. Donostiako San Ignacio eta Santa Cecilia abesbatzen, Zestoako Bandaren eta Tolosako Arimaz Ganbara Orkestraren zuzendaria da gaur egun. 2010ean eta 2011n Music Without Borders-ek antolatutako Bandung Musical Moment (Indonesia) gazte orkestraren musika zuzendaria izan da. Hainbat talde zuzendu ondoren, gaur egun, Donostiako San Ignacio Eskolania eta Santa Cecilia Abesbatza zuzentzen ditu eta baita Zestoako Banda eta Tolosako Arimaz Kamarako Orkestra ere.

Musika barrokoarekin disfrutatzeko aukera erakargarria, larunbata honetan, Ordiziako Parrokian, arratsaldeko 8etan.