ENRIQUE OCHOTORENA ARTISTAREN ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN

Azaroaren 20tik abendura 5a arte. Inaugurazioa: Ostirala, hilaren 17an, arratsaldeko 19:00etan.

Datorren ostiralean, hilaren 17an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Enrique Ochotorena artistaren akuarelen erakusketa zabalduko da. Bertan 35 lanak izango dira ikusgai. Erakusketa abenduaren 5a arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita).

Erakusketarako argiratatu den katalogoan Iñaki Ruiz de Eginok segidakoa idatzi du Ochotorenaren inguruan: Urteak dira Enrique Otxotorenaren akuarela-jarduera jarraitzen dudala. Bera da teknika noble horretan espezializatu den euskal artista bakanetako bat.

John Constable jotzen da teknika horren maisu, atari zabalean lantzen den gouachearen aitzindari baita, eta hortaz, inpresionismoa izango denarekiko aurreratua. Akuarelak sortzaile berri bat du bere baitan, zorionekoa gauzak beste angeluazio batetik, zuzenago batetik, ikusteko moduan.

Azpimarratu nahi dut Otxotorenak, ikasteak eskatzen duen apaltasunetik, bere aitzindariek ibilitako bidea egitea erabaki duela, eta ez duela zalantzarik egin bide horretan buru-belarri ahalegintzen…….

Otxotorenaren paletaz hitz egin da, eta tonalitate neutroen aldekoa dela idatzi da. Ukaezina da haren gustukoak direla. Alabaina, haren lanak ez dira soilik gama kromatiko batera mugatzen. Hori sinplekeria da baldin eta autorearen lanei, orokorrean, erreparatzen badiegu.

Haratago joan nahi nuke, eta haren behatze-gaitasuna adierazi. Artista honek, bere lanei heldu aurretik, konposizioa deszifratzeko gaitasuna dauka, buru-argitasunez bistaratuta.

Azkar batean antzematen ditu argi-bariazioak eta marrazki kromatikoa. Gero urarekin marrazteari helduko dio, geruza garden horiek gainjarriz.

Paisajismoa da gustukoen duen gaietako bat.

Gogora datorkit lagun batek Degas margolariari egin zion definizioa: "paisaia bat aldarte bat da", edo Degasek erantzun zuena: paisaia bat "Begien egoera bat da, guk ez dugu horren hizkera arranditsurik hitz egiten". Degas zaharra haren adiskide Batignoleei buruz ari zen: Monet, Sisley, Renoir, Pissarro…

Akuarelak "begi-egoera" hori behar du. Roberto Lohghi-k idatzi zuen: "aire-poesia freskoaz" ari gara.

Otxotorenaren ur-kolore edo gouacheak direla-eta, erraz antzemango dugu hark natura-laborategi horretan argiaren analisiaren lorpen sotil eta disolbatzaile erdiesteko aplikatzen duen arreta.

Otxotorenak freskura grinatsua gehitzen dio bere zeregin pertsonalaren aztarnari. Estilo propioa, urte luzez eskuratua. Orain, haren lanak erraz ezagutu daitezke, haren lan-metodo pertsonalari esker.

Behaketa neurtu horretatik, hala ere, ez du zalantzarik egiten haren konposizioak naturaren kopia hutsetik haratago eramateko. Nolabaiteko espresio neurtua, eutsi gabea, beste formulazio batzuekin batera, paperean kromatikoki finkatuz joango dira.

Paisaia elurtuak dira aukeratutako beste gaietako bat. Argiak uretan egiten duen dirdiraren inguruan egindako azterlanak dira, non margolariak koloreen eragina aztertzen baitu, eta horretan "tonu lokalaren" araua kontraesanean jartzen du.

Azken etapa horretan, exekuzio-teknika hobetua garatu du, pintzelkada bizikoak, airekoak; horiek aukera ematen diote argi-efektu iheskorren eta distiratsuen erregistroa jasotzeko.

Orain, ilusioz beterik, berriki landutako obra hau ekarri digu; horretan, agerikoa da exekuzioan izan duen askatasuna.              

ERAKUSKETARE KATALOGOA IKUSI NAHI BADUZU SAKATU HEMEN