EUSKAL BARROKENSEMBLE TALDEAREN BIGARREN KONTZERTUA BARROKO AIRE PROGRAMAN

Kontzertua igandean izango da, arratsaldeko 18:30etan Parrokian.

Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren igandean, hilak 12, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Euskal Barrokensemble taldea osatzen duten Miren Zeberio Etxetxipia (biolin barrokoa), Pablo Martin Caminero (kontrabaxua), Daniel Garay Moragues  (perkusioa) eta Enrike Solinís Aspiazu (gitarra barrokoa, lavta eta zuzendaritza artistikoa) musikarien eskutikoa, alegia.

Euskal Barrokensemble Enrike Solinísek 2006an sortu zuen antzinako musika taldea da, han eta hemengo musikari bikain eta bereziek osatzen dutena.

Nazioarte-mailan lekua egitea lortu du azken urte hauetan, gero eta kontzertu gehiago eskeiniz jaialdi eta areto garrantzitsuenetan: Bilboko Musika-Música, Donostiako Musika Hamabostaldia, Madrilgo Auditorio Nacional, Bruggeko Konzertgebouw, Vienako Konzerthaus, Ludwigsburg-eko Jaialdia, Regensburg-eko Jaialdia, Montreal Baroque, Festival de Música Antigua de Sevilla, Festival de Fontfroide, Stockholm Early Music Festival, Spring Festival Prague, Flamenco Bïennale Nederand, Amuz-Antwerpen, NDR das Alte Werk-Hamburg etab.

Bere ezaugarri nagusi bezala honakoak aipa genitzake: musika freskotasunez eta gertutasunez egitea, errepertorio anitza jorratzea (interpretazio historikoan oinarrituz betiere baina Errenazimendu, Barroko nahiz beranduagoko musika, baita musika herrikoia ere) aurreritziez gaindi, eta inprobisazio, berrekuratzen eta birsorkuntzari leku berezia egitea.  Horri esker nazioarteko kritikaren oniritzia eta nola ez, funtsezkoa den publikoaren harrera beroa jaso ditu.

Hiru disko dituzte merkatuan, “Colores del Sur, baroque dances for guitar (Glossa 2013), “Euskel Antiqva, le legs musical du Pays Basque” (Alia Vox 2015) eta “El Amor Brujo,  esencias de la música de Manuel de Falla “(Alia Vox 2017).

Ordiziako parrokian “Colores del Sur”, gitarrentzako barroko dantzen programa aurkeztuko dituzte. Programaren inguruan zera azaldu dute: “Bereziki Gitarraren kasuan, eta batez ere Espaniako eta Italiako barroko errepertoria, berkodeketa honen oinarriak dira. Musika tresna hau, herriko musikan, agerpen handia eta garrantzitsua izan zuen XVII. mendean, dudarik gabe, teknika eta baliabide zehatzen alde eta modu berean ikasitako musikan, baita erabilia izan zen ere. Hala ere, XX. mendearen hasieran, pentsakera tradizionalak pianoari, musika tresna nagusi bezala, lehentasuna eman zitzaion, horrek Gitar jotzaile klasikotik hurruntzea lagundu zuen. Hortaz, ez da harrigarria flamenco gitarra jotzaile batek, sarritan, gitarra jotzaile tradizionala baino ikuspuntu, baliabide eta kolore sorta zabalagoak izatea.”

Enrike Solinís bilbotarra Euskal Barrokensemble-ren zuzendari eta sortzailea da. Estilo askotariko musikariek piztu diote musikarako grina txikitandik: Paco de Lucíak, Narciso Yepesek, Lutosławskik, Steve Vaik, Tinariwenek eta Los Panchosek, besteak beste. Gitarra konposizioko goi mailako ikasketak egin zituen Bilboko J.C. Arriaga Kontserbatorioan, eta antzinako musikako goi mailako ikasketak Bartzelonako ESMUCen. Horrez gain, Cum Laude Kontzertistaren Graduondokoa lortu zuen Bartzelonako Escola Luthierren, José Tomás maisuaren eskutik.

Nazioarteko zenbait gitarra lehiaketatan ere saritua izan da. Kultura ezberdinetako musikek erakartzen dute, eta musikari bakarlari eta kontinuista aritu da hainbat talde eta zuzendari garrantzitsurekin: Jordi Savallek zuzenduriko Hesperion XXI, Le Concert des Nations eta La Capella Reial de Catalunya taldeetan; René Jacobsek zuzenduriko Concerto Vocale eta Akademie für Alte Musik taldeetan; Emmanuelle Haimek zuzenduriko Le Concert D'astrée emanaldian; Manfredo Kraemerrek zuzenduriko Baroque 21 Lab eta The Rare Fruits Council taldeetan; eta beste hainbatetan.

Kontzertuak eman ohi ditu mundu osoko jaialdietan eta Europako eta Amerikako areto garrantzitsuenetan: New Yorkeko Carnegie Hallen, Berlingo Konzerthausen, Parisko Champs Elysées aretoan, Mexikoko Culiacán Internacional Festivalen, Londresko Barbican Centerren, Mexiko Hiriko Nezahualcoyotl aretoan, La Habanako Leo Brouwer jaialdian…

“Hego koloreak” musika proposamen interesgarria eta disfrutatzeko aukera erakargarria, igande honetan, hilaren 12a, Ordiziako Parrokian, arratsaldeko 6:30etan.